Dokumentuaren akzioak
Blanca Liren 'Borderline' ikuskizuna BAD jaialdian
Koreografo andaluziarrak Bilboko Arriaga antzokian taularatuko du
Blanca Li koreografoa, zuzendaria, dantzaria eta aktorea da eta ibilbide luzea egin du dantzaren munduan. Balet klasikotik, flamenkotik nahiz bestelako gorputz adierazpenetatik hip hopetik adibidez abiatuta, Lik nortasun handiko proposamenak landu ditu eta ospea eta prestijioa lortu ditu horiei esker. 1992tik Parisen bizi da Li eta hango Pompidou zentroan taularatutako ikuskizunek sortzaile berri garrantzitsuenen artean kokatu dute. Gainera, joan den urtera arte, Berlingo Baleteko zuzendaria izan da, eta bere muntaiak, besteak beste, Lyongo biurtekoan, Parisko operan eta New Yorkeko Metropolitan operan aurkeztu ditu.BAD jaialdia bihar amaituko da La Carniceria Teatro antzerki taldeak taularatuko duen Compre una pala en Ikea para cavar una tumba antzelanaren taularatzearekin. Emanaldia gaueko 22:00etan izango da Erriberako merkatuan.
'Work in progress'-en aurkezpena
Aurten, lehendabiziko aldiz, BAD jaialdiak Work in progress (Lanaren garapena) deitutako proiektua bultzatu du. Garbiñe Losada Ados antzerki taldeko zuzendariaren gidaritzapean, Chester Himes idazlearen Blind man with a pistol eleberri beltzeko atal batzuk moldatu dituzte egunotan hainbat aktorek. Goizetan hAceria gunean egindako lana bideoan grabatu dute eta egunero Erriberako merkatuan eman dute arratsaldetan. Era berean, «garapen lan» horrek bideoak ikusi dituztenen gomendioak eta iritziak jaso ditu.
Lan horren guztiaren emaitza bihar aurkeztuko dute Bilborock aretoan, arratsaldeko 20:00etan.
Dokumentuaren akzioak