Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bizkaiko soka-dantza 10 toki historikotan grabatu du Andra Mari taldeak

Dokumentuaren akzioak

Bizkaiko soka-dantza 10 toki historikotan grabatu du Andra Mari taldeak

Bizkaiko soka-dantzaren lau atal lau bideotan grabatu eta argitaratu ditu Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak. Grabaketetarako oholtza bereziak erabili ditu taldeak: herriko hamar leku eder eta historiko.
Egilea
Jon Gomez Garai
Komunikabidea
Binke
Tokia
Galdakao
Mota
Albistea
Data
2021/12/15
Lotura
Binke

Pandemiak gogor astindu du kultura, eta ez da hau izango lehenengoz irakurriko duzun baieztapena. Ordea, diziplina ugari hartzen ditu kulturak bere barnean, eta dantza horietariko bat da. Bada, «Udalak lan handia egin badau be kultura sustatzeko, dantza bereziki asko zigortu da pandemiagaz —entseguak egitea asko zaildu dira, dantza-saio gutxiago antolatzen da eta antolatzen diranak ez orain urteetako baldintzetan…—» aitortu dio Jon Eguskiza Andra Mari Dantza Taldeko kideak Binkeri.

Horregatik, ikusita dantza saioak antolatzea eta bertara herritarrak joatea asko konplikatu zela, «konfinamendu betean gengozanean, gure dantza historiko bat herritarren etxeetara eroatea pentsatu gendun», Eguskizak adierazi bezala. Horrela sortu ditu Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak Bizkaiko soka-dantzaren lau atal, lau bideotan banatuta: desafioa, abarketak, aurreskua eta atzeskua.

Bideo horiek Galdakaoko hamar puntu historikotan grabatu dituzte taldeko 30 kide inguruk, ekaina eta uztailean zehar, Bilboko ekoizpen etxe baten ekarpen teknikoarekin: Kurtzeko plazan, Santa Maria eta Andra Mari elizen aurrean, Bekeako Asentzio ermitan, Puentelatorre eta Torrezabal zubietan, Aperribaiko dorretxean, Maximo Moreno parkean, Arantzileko presako pasabidean eta Kukuzburuko bunkerretan.

Lau bideoak, eta grabaketetako irudiekin egindako beste bosgarren bideo bat, dantza taldearen sareetan eta jarraian daude ikusgai:

 

 

Dokumentuaren akzioak