Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bizkaiko jantzariek gorazarre egingo deutsie zapatuan Iñaki Irigoien Etxebarriari

Dokumentuaren akzioak

Bizkaiko jantzariek gorazarre egingo deutsie zapatuan Iñaki Irigoien Etxebarriari

Euskal Dantzarien Biltzar-eko sortzaileetako bat izan zan Iñaki Irigoien eta euskal jantza tradizionalen ganeko ikerlanak egiten aintzindaria izan zan. Jantzea da bere bizitzako pasino nagusietako bat eta, frankismoaren sasoi ilunenetatik gaur egun arte egindako ahalegina eskertzeko, ekitaldi ugari egongo dira zapatuan Bilboko Euskal Museoan, tartean erakusketea, jantzaldia eta omenaldi-ekitaldia.
Egilea
Dabi Piedra Robledo
Komunikabidea
Bizkaie
Mota
Albistea
Data
2013/04/09
Lotura
Bizkaie

bete-betean jantzearen munduan, Dindirri Dantza Taldean hasi zanean. Harrezkero, euskal jantza tradizionalaren bultzatzaile nagusienetakoa izan da. Jantzari, irakasle, ikerlari eta, batez be, ekintzaile izan da beti. 1966an, Baionan, Euskal Dantzarien Biltzarra eratu eban (gero alkarte horren buru izan zan) eta frankismoaren sasoi latzean euskal jantzen indarrari eusten ibili zan. Iruñean (1978) eta Bilbon (1979), Franco hil eta gitxira egin ziran lehenengo Dantzari Egunak be Iñaki Irigoienen eskutik etorri ziran. Galduta edo ia desagertuta egoazan jantzak berreskuratzen be lan handia egin dau. Beraz, zapatuan egingo jakon omenaldia ondo merezidutakoa da.

 

Iñaki Irigoienek berak esker onez eta pozik hartu dau omenaldia. Jantzearen inguruko lana nik beti gogoz eta alaitasun handiz egin izan dot, aitatu dau. Gazte denporetan, anaiak bultzatuta hasi zala jantzan gogoratu dau, alboan izan dodazan guztiak ez dodaz ahaztu nahi, urte guztiotan beti laguntzaile finak euki dodaz. Iñaki Irigoienek azaldu dauenez, historian sakontzea izan da nire lanik gogokoenetako bat, artxibo zaharretan begiratu eta jantzak sustraituta dagozala erakutsi.

 

Bizkaiko Dantzarien Biltzar-eko Jon Gamindek adierazo dauenez, zapatuko ekitaldiagaz, gure lagun eta maisuaren lana goraipatu nahi dogu. Holan, zapatu honetan, eguerdiko hamabietan da hitzordua Bilboko Euskal Museoko klaustroan. Iñakiri sorpresatxua emongo deutsie, ekitaldi baten bidez eta, ostean, jantza emonaldia egongo da. Era berean, ezin da ahaztu, Euskal Museoan bertan, jantza tradizionalei buruzko erakusketea dagoala eta egun horretan be ikusgai egongo dala. Bagilaren 23ra arte eukiko dabe Bilbon.

 

Iñaki Irigoienen omenezko egitarauaren barruan, zapatu honetatik aparteko ekitaldi batzuk be iragarri ditue, Bizkaiko jantza tradizionalak erakusteko hain zuzen. Holan, apirilaren 20an, Durangaldeko jantzen erakustaldia egongo da, maiatzaren 11n, Lea-Artibaikoena eta bagilaren 1ean, Bizkaiko ganerako eskualdeetako jantzena. Bilboko Plaza Barrian izango dira erakustaldi guztiak. Jon Gamindek aurreratu dauenez, Iñaki Irigoienen bibliografia batzen dauan idazkia be argitaratuko dabe laster eta, urtea amaitu baino lehen, berak egindako bideo eta argazki batzuk argitaratu nahi leukez.

 

Lan handia egin dau Iñakik eta errekonozimendua zor deutsagu, adierazo dau Josune Ariztondo Bizkaiko kultura diputaduak, euskal kultureari ekarpen zabala egin deutso eta, beraz, baita euskaldun guztioi be. Ariztondok azpimarratu dau, Iriondo lako jenteagaitik ez balitz, gure tradizinoaren zati bat galduta egongo litzatekeela, amesa euki eta bete arte atzera egiten ez dabenetakoa da. Iñaki Iriondok berak iragarri dau, edadean gora doan arren, lanean jarraitzen dauela eta jarraituko dauela, jantzearen ikerkuntzan eta zabalpenean asko dagoalako egiteko.

Josune Ariztondo, Iñaki Irigoien eta Jon Gaminde

Dokumentuaren akzioak