Dokumentuaren akzioak
Bizitza euskal dantzari lotura
Jesus Irizar, omenaldia saria
Kultura eta, bereziki, euskal folklorea indarra hartu eta bizirik mantendu daitezen gogor lan egin du Irizarrek. “Gurea dantzarien familia izan da, 1967an nire aitarengatik hasi nintzen Korpus dantzak egiten eta nire semeak ere ekin dio tradizioari. Orotara, nire hiru osabak, aitak, nik eta nire semeak bete ditugu Korpus dantzetan kapitain bezala 100 urte inguru”, gogoratzen du Irizarrek. Gaur egun 250 umek jasotzen dituzte eskolak Oñatzen eskutik, eta lan honetaz talde nagusia osa-tzen duten 50 dantzari arduratzen dira. Korpus egunean eta Haurren Dantzarien Egunarekin batera, Oñatz beste urteko hitzordu askotan dago murgilduta: Inauterietan, Debagoinean ospatzen den bailarako Dantzari Egunean, omenaldietan edo auzoetako festetan, besteak beste.
Jesus Irizar (NG)
Dokumentuaren akzioak