Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bilboko Udal Txistulari Bandak Euskalduna Jauregiko kontzertu programarekin jarraituko du

Dokumentuaren akzioak

Bilboko Udal Txistulari Bandak Euskalduna Jauregiko kontzertu programarekin jarraituko du

Sustraiko musikarik onena eskainiko du sei emanalditan martxoaren 23a arte

Bilboko Udal Txistulari Bandak hasiera emango dio urtarrilaren 13an, martxoaren 23a arte jatorrizko euskal musikarik onena publikoari hurbilduko dion doako kontzertu-programari, modaz pasatzen ez den txistua ardatz hartuta.
Komunikabidea
Deia
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2015/12/29
Lotura
Deia

Txistulari Bandak jarraituko du bere neguko denboraldia 2016. urtean Euskalduna Jauregian. Txistua protagonista duen kontzertu-ziklo zabal eta anitzari hasiera emateko modurik onena urte berrian ere. Emanaldi guztiak doakoak dira eta iluntzeko 8etan hasiko dira.

Aitor Urquiza (txistua eta konposizioa) eta Xabier Olazabal (txistua eta eskusoinua) musikari gonbidatuek 2016. urteko Bilboko Txistularien Bandako kontzertu zikloaren lehen emankizuna eskainiko du urtarrilaren 13an. Aitor Urquiza (Iruñea, 1987) eta Xabier Olazabal (Iruñea, 1989) bi musikari gazte dira. Gazte izanagatik ere ongi ikasiak daude eta hori erakutsiko dute beraien kontzertuan. Txistu eta akordeoiaren bitartez Bach, Piazzolla, Tchaikovsky... bezalako konpositore ezagunenen lanak joko dituzte baina beste alde batetik Euskal musika ere erakusgai izando dute Kepa Junkera, Aitor Furundarena, Eusebio Basurco eta Hilario Extremiana bezalako konpositoreen obrak joaz. Bi ardatz hauekin, kontzertu berezi bezain interesgarria prestatu dute.

Urtarrilaren 13ko kontzertua ta gero, Bilboko Txistulari Banda Euskaldunara itzuliko da urtarrilak 27, asteazkena, Portugaleteko Elai-Alai musika eta dantza taldearekin ikuskizuna eskaintzeko. Elai Alai dantza eta musika taldea Portugaleten sortu zen, 1962an, herri ekimenari esker eta herriaren tradizioari jarraiki. Harrezkero, Elai Alai elkartearen nortasuna eta itzala sendotu egin dira, bai Euskal Herrian, bai kanpoan ere, apalki baina etengabe jardun duelako Euskal Herriaren folklore eta kultura tradizional joriak berreskuratu, gorde eta zabaltzen. Euskal herri guztietako dantzak hartzen ditu taldeak bere errepertorioan, hala nola, Bizkaiko Dantzari-dantza, Gipuzkoako Ezpata-dantza , Arabako dantzak, Nafarroako folklore aberatseko dantzak, eta baita Lapurdi, Benafarroako eta Xiberuako inauterietako konpartsak.

Otsailaren 3an, asteazkenez, publikoak `Musikaren koloreak´ ikuzkizunaz gozatzeko aukera izango du. Bilboko Txistulari Bandarekin Izaskun Andueza (txistua), Asier Agirre (txistua eta bateria), Xabier Olazabal (txistua, silbotea eta akordeoia), Edurne Errea (txistu, silbotea, baxua eta ahotsa), Eduardo Sola (pianoa), Mario Cantabrana (kontrabaxua) eta David Delgado (gitarra eta ahotsa) musikariek parte hartuko dute kontzertu berezi honetan.

Hurrengo hitzordua otsailaren 17an, asteazkenez, izango da. Txistulari Bandak txistu eta piano errezitaldia eskainiko du, Mariano Santamaría piano joleak lagunduta, `Barroko Garaiko Musika eta Dantzak´ kontzertuan, interpretatzeko orduan duen kalitatea erakutsiz.

Asteartean, martxoaren 1ean, Euskalduna Jauregiko A3 Aretoa musikaz eta ahotsez beteko da gure txistulariek antolatutako Kantaldian. Euskal Herriko kantutegi zabal eta ederraz gozatzeko aukera proposatzen dizuegu. Horretarako guztiok parte hartuko dugu Josu Zarate -ren gidaritzapean naturaltasunez kantatuz eta horrela disfrutatuaz. Kontzertuan Mariano Santamaria pianojolea eta Amaiur Cajaraville kontrabajistaren laguntza izango dogu.

Bilboko Txistulari Bandak urrezko amaiera emango dio neguko kontzertuen zikloari martxoaren 23an, Joserra Gutierrez Barakaldoko konposatzaileak hitzordu horretarako beren beregi idatzitako abestiak jasoko dituen `Zeu ere txistulari´ ikuskizun bikainarekin. Programaren barruan, beste batzuen artean, txisturako pieza klasikoak, folk estiloko kantak, txisturako idatzitako zenbait pieza eta ikus-entzuleek parte hartu ahal izango duten pieza erritmikoak eta abestiak jasoko dira. 1966an Barakaldon jaio zen Joserra Gutierrezek Bilboko eta Donostiako Kontserbatorioetan osatu zituen musika goi ikasketak. 1997an, animaziozko film hoberenaren Goya saria lortu zuen `Megasonikoak´ film luzearen musika konposatu zuen. Ordutik hainbat proiektutan hartu du parte: telebistan, publizitatean, bideo instituzionaletan, antzezlanetan, fikziozko filmetan, animaziozko zinean..

Kontzertu guztietarako sarrera librea da kopurua bete arte

Kontzertu guztietarako sarrera librea da kopurua bete arte

Dokumentuaren akzioak