Dokumentuaren akzioak
Bilboko Arriagan dantzatu dute Astinduko kideek
Korrontzi musika taldeak kontzertu solidarioa eskaini zuen atzo, igandean, Bilboko Arriaga antzokian. Aita Mari erreskate ontziaren aldeko Korrontzi Benefic emanaldia izan zen atzokoa, eta Agus Barandiaran buru duen taldeak Euskal Herriko hainbat dantza talde gonbidatu zituen taldearekin batera oholtzara igotzeko.
Horien artean izan ziren Astindu dantza taldeko kideak. Emanaldia hasi eta gutxira atera ziren agertokira, eta Korrontziren musikaz lagunduta Meñakoz izeneko musika pieza dantzatu zuten.
Dokumentuaren akzioak