Dokumentuaren akzioak
Bilbaoeszenak “Artistak Egoitzan” programa zabaldu du berriz
Artistak egoitzan Bilboko Udaleko Kultura Sailaren programa da eta hiriko arte eszenikoen alorrean ikerketa eta berrikuntza bultzatu nahi ditu. Hala, lanak garatzeko beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak, instalazioak, baliabide teknikoak eta laguntza artistikoa luzatzen zaizkie artistei.
18 urtetik gorako Euskal Herriko artistek, bakarka edo taldean, aurkez ditzakete, martxoaren 6ra arte, deialdi honetarako proiektuak. Parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da www.bilbao.eus webgunean dagoen deialdiaren eskari orri ofiziala betetzea. Proiektu bakoitzerako diru-kopurua 3.000 eurokoa izango da.
BilbaoEszenak lau proiektu aukeratuko ditu, eta egoitza bat euskarazko proiektu onenarentzat izango da, eta besteak Euskal Herriko konpainien eta artisten proiektuentzat.
Programa honetan, arte eszenikoen esparruko arte sorkuntza sustatzen da eta, garapen eta ikerketa-prozesuak bultzatzen dira.
Dokumentuaren akzioak