Dokumentuaren akzioak
Biharko sorgin dantza, Antzuolako inauterien ezaugarri berezia
Luzaideko dantzak ere egingo ditu beste talde batek goizez zein eguerdiko saioan Oinarinen gidaritzapean
Beste talde batek ere hartuko du parte kalejiran zein saio nagusian Luzaideko dantzak eskainiz. Oinarinekin aurten hasi diren umeak, bestalde, lehenengo aldiz irtengo dira plazara eguerdian euren urduritasun eta ardurekin.
Dokumentuetan ez da agertzen Antzuolan sorgin dantza lehenengo aldiz noiz egin zuten. Hori bai, 1922an bazen eta ezaguna da baita Nikomedes Letek hogeita hamar bat urte lehenago orduko gazteei erakusten ziela. Dantza honi lotutako hartza eta domadorea Euskal Herriko beste herri batzuetan ere badituzte, ez aldiz, tximinoa, zenbaiten ustez XX. gizaldi hasieran Txerrena ordezkatu zuen pertsonaia. Badiote, baita, Gipuzkoan hil zen azken hartza Laskurain baserri ondoan harrapatu zutela.
Hainbat urtez galduta izan ondoren, 1990ean berreskuratu zuen Oinarinek Antzuolako sorgin dantza.
Aurtengo berritasuna da, bestalde, herri bazkaria. Pilotalekuan antolatu dute eta arratsaldeko ordu bi eta erdietan hasita.
Dokumentuaren akzioak