Dokumentuaren akzioak
Bihar Herri festibalak Xiberoa taula gainera eramaten du Biarritzen
Urteak dira orain dantza eta
musika tradizionala berrien ezagutzaren egiteko, baina baita ere beste
kulturei idekirik izan nahi duen topaketa gune baten sortzearen beharra
sendi dela Euskal Herrian.
Bihar Herri
festibala sortzearekin, Herri Sonu, Iparraldeko Gaiteroak et Biarritz
Événement elkarteek nahi izan dute erakuslehio bizi eta moderno bat
sortu, artistak profesional gisa kontsideratuak eta onartuak izan
daitezen gizartean.
Festibalaren lehen edizio honetan, 14 berrikuntza, 7 kontzertu edo
ikusgarri aurkeztuak izanen dira. Eskaintza inportante bat da hori,
Euskal Herriko eskualde guzietarik etorritako 500 musikari eta
dantzarik bertan parte hartuko dutelarik.
Lehen gaualdiari bide eginen zaio Bihar Herriren parioa ongi
identifikatzen dituen bi berrikuntza proposatzearekin. Ana Non eta
Pilotaritza xiberutarrek berrikuntza eta kultura tradizionala nahasten
duten ikuskizuna eskainiko dute gau hontan Biarritzeko Kasino aretoan
20a.30etatik aintzina.
Gaualdiaren lehen partean, Ana Non artistak Nicole Lougarotek
laburtutako Ana Paucha idazlearen istorioa kontatuko du, dantzari,
kantari eta musikari zonbaitzuen laguntzarekin. Modu sinple eta
modernoan sortua, Andaluziako idazlearen bidaia kontatuko digu
ikuskizun unibertsala honetan.
Gaualdiaren bigarren partean, aldiz, Michel Théret eta Michel Iturria,
Biarritzeko dantzari eta Cesta Puntako jokalariak, taula gainera igoko
dira airezko korregrafi batekin, pilotako jestuak ber-hartzen
dituztelarik.
Xan Alkhat eta Joanes Etxeberria bertsolariek agerraldi bat eginen dute
ere, ikuskizun honi olerki puntu bat eskaintzen diotelarik. Michel
Etxekopar eta Christian Irigoyen musikariek, berriz, erakutsiko dute
artea eta poesia bateragarria izan daitekela musikarekin. Kuttu
modernoa gehien azpimarra lezakeena, agian, Pierre Thibaud artistaren
agerraldia izan daiteke. Deskubrimendu polita zin emaiten dute
antolatzaileek...
Dokumentuaren akzioak