Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bihar emango zaio hasiera Zumaiako bosgarren 'Maiatza Dantzan' zikloari

Dokumentuaren akzioak

Bihar emango zaio hasiera Zumaiako bosgarren 'Maiatza Dantzan' zikloari

Astinduren eguna eta dantza garaikidearen inguruko masterclass bat, hasteko

Komunikabidea
Diario Vasco
Mota
Albistea
Data
2016/05/05
Lotura
Diario Vasco

Astindu dantza taldeak antolatuta, 'Maiatza Dantzan' zikloa ospatuko da hilabete honetako larunbatetan.

Astindu taldearen bazkide eta dantzarien egunarekin emango zaio hasiera bihar bosgarren edizioari. 11:00etatik 14:00etara, Dantza Garaikideko masterclass bat izango da Torreberrin, Jaiotz Osa dantzari zumaiarraren eskutik. Astindu taldeko bazkideentzako doan izango da eta bazkide ez direnentzat 15 euroan.

Ondoren, indarrak berreskuratzeko, bazkaria izango dute (Doan bazkideentzat, 15 euroan ez bazkideentzat). Materclass eta bazkide eta dantzazaleen bazkarirako izen-ematea, Alondegia Kultur Etxean (943861056 edo kultura@zumaia.eus) edo astindu.zde@gmail.com helbidearen bitartez egin daiteke.

V. MAIATZA DANTZAN

Bihar, hilak 7

11:00-14:00 Torreberrin: Astindu dantza taldearen bazkideen eta dantzazaleen eguna.

Hilak 14

17:30-19:00 Beheko Plazan: Dantzara Txiki kalean.

Hilak 21

18:00-20:00 Beheko plazan: Dantzara Handi kalean.

Hilak 28

18:30-20:30 Arranplan: Kontakt Donostia/Bilbo inprobisazioa Jam sesioa kalean.

Bihar emango zaio hasiera Zumaiako bosgarren 'Maiatza Dantzan' zikloari

Dokumentuaren akzioak