Bihar Errenteriako Dantzari Txiki Eguna ospatuko da, Ereintza dantza taldeak antolatuta, Herri Arte Eskola eta Udalaren laguntzarekin. Guztira, egunean zehar 380 haur biltzea aurreikusten da. Gipuzkoako eta Lapurdiko taldeek parte hartuko dute.
Ohiko egitaraua jarraituko dute 32. edizioa izango den honetan: 10.45ean Koldo Mitxelena plazan bilduko dira eta 11.00etan hamaiketakoa egingo dute. 11.30ean plazan dantzak burutuko dituzte eta 12.00etan herriko hainbat plazatan arituko dira denak Gamon Zumardian amaitzeko. Bazkaria herriko elkarteetan burutu ondoren, dantzaldia izango da Zumardian.