Dokumentuaren akzioak
[BIDEOA] Arrastariako entradillei buruzko bideoa osatu du dantzan.eus webguneak
Hurrengo testuarekin osatu dute bideoa:
"Urduñako Antiguako santutegian, Arrastariako herritarrek entradillak dantzatzen dituzte.
Bezperan, maiatzaren 8an, Urduñako herritarrak igotzen dira santutegira eta agurra dantzatzen dute. Egungo eta aurreko txistulariek azaldu dizkigute jaiaren nondik norakoak, Joseba Larrietak (1933) orain dela hamar bat urte eman zion lekukoa Koldo Ulibarriri (1985).
Urduñako txistularia buru dela segizioan igotzen dira Arrastariako agintariak eta herritarrak santutegira. Egun Amurrioko udalaren parte diren Aloria, Artomaña, Delika eta Tertanga herriek osatzen dute Arrastariako bailara.
Meza ondorenean, entradillak dantzatzen dituzte Arrastariako gaztetxoek. Gero, segizioan itzultzen dira denak Urduñara. Bidean, alkateek aginte makilaren trukea egiten dute eta ostatu zaharrera iritsitakoan alkateek herritarrei ohiko diskurtsoa eskaintzen diete. Irudi hauetan jaso dugu Arrastariako herrien senidetza islatzen duen aurtengo jaia. Irudiak: Eire Vila".
Hemen ikusgai bideoa:
Dokumentuaren akzioak