Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka "Bertsolariaren garaikur bat dut"

Dokumentuaren akzioak

"Bertsolariaren garaikur bat dut"

Jon Maya, Dantzaria eta Koreografoa

Komunikabidea
Matraka
Mota
Elkarrizketa
Data
2005/01/12

1 Dantzari, koreografo, kazetari... ez al dira gauza gehiegi? Ez al zera ur handitan sartu? aitor



Orain gutxi arte jardun naiz kazetari, baina dagoeneko dantza kontuetan bakarrik murgilduta nago. Baina egiten dudana gustura egiten dudanez... Ba, aurrera. Gorputzak eta buruak oraingoz ez didate kontrakorik esan.



2 Zuen koreografiak euskal dantzen pausoak nahasten dituzue. Noizko asmatutako pausoak? ARITZ.



Guk ondoen menperatzen dugun arloa da euskal dantza. Euskal dantzak ere zerbat kontatzeko balio dezakeela uste dut, gainera. Asmatzea hain da erlatiboa. Gure emanaldietan badira ezohiko urratsak, baina asmatuak diren...



3 Euskal dantza ez al da gelditzen folklorismoan? ramon.



Agian zenbaitetan irudi hori ematen da, edo hori bakarrik erakusten da. Folklorekeria arriskutsua da, horregatik diot lehen euskal dantzak benetan duen balioa ezagutaraztea oso garrantzitsua dela.



4 Dantzak, koreografiak... betidanik lotu izan ditugu emakumeekin. Mundu horretan mutil izatea zaila al da? NERETXU.



Nire ingurunean ez dugu nesken kontu gisa ikusi. Lagun koadrilan dezente gara dantzariak edo dantzari izandakoak, eta beti modu oso naturalean jardun naiz. Arazorik inoiz ere ez.



5 Nola animatuko zenuke jendea, batez ere mutilak, dantza munduan sartzera? Dantzari bat



Dantza ezagutzen duen edonork edo dantza talde batean jardun den edonork esan dezake dantzak nola lotzen duen. Jendeak dantza ezagutu behar du, bertako giroa eta egiten den lana ikusi, sentitu... Horrek harrapatzen zaitu gehien.



6 Inoiz dantza edo koreografia erotikorik dantzatu edo imajinatu al duzu? Eta inoiz proposatuz gero? PRAXKU eta K23tar



Egia esan, ez zait inoiz burutik pasatu. Baina ez dakit horrek errealitatean lekurik baduen.



7 Euskal Herriko dantzari asko atzerrira joan da hemen tokirik ez dagoelako. Zer iruditzen zaizu hori? irune.



Dantzari klasiko eta garaikideak dira. Euskal Herrian dantza ikasketak egiteko aukera eta dantzariak abiatzeko gazte konpainia bat egon behar luke; eta daukagun konpainia profesional bakarra (Biarritz Baleta) gehiago baliatu.



8 Jon Maia bertsolariarekin askotan nahasi zaituzte. Anekdotarik? IRUNA.



Errenterian, jaialdi batean ezagutu genuen elkar. Hainbat arlotako txapeldunak bildu ginen bertan. Jaialdiko oroigarria alderantziz eman ziguten, baina horrela uztea erabaki genuen. Orain trukatuta dauzkagu, nik bertsolari txapeldunarena eta berak aurreskulariarena. Medio batean, berriz, bi batean egin zuela argitaratu zuten, arratsaldean bertsotan eta gauean dantza. Asko dira.

Dokumentuaren akzioak