Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Berrogei urtez dantzan

Dokumentuaren akzioak

Berrogei urtez dantzan

Kemen Dantza Taldeak, 1973an sortu zena, bere urteurrena ospatzen du. Prestatu diren ospakizunen artean, datorren igandean dultzainero topaketa bat burutuko da

Ez da erraza zehaztea zenbat haur, gazte eta heldu pasa diren Kemen Dantza Taldetik hau sortu zenetik. Ehundaka, baita milaka ere. Gaur egun, taldearen harrobia 300 umeek osatzen dute, berrogei urteko istorio baten azken kapitulua... Oraingoz. Kemen Dantza Taldeko lehenengo atala 1973ean idatzi zuten Irun-Hondarribiako Txingudi Ikastolako hainbat gurasoek. Aurten, taldearen urtemuga dela eta, Kemeneko famili zabala ospakizunezko egunak bizitzen ari da.
Egilea
Josns Ochoteco
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Irun
Mota
Albistea
Data
2013/04/14
Lotura
Diario Vasco

Joan den udazkenetik eta datorren uda arte, zenbait ekitaldi berezi prestatu ditu taldeak: urrian, mendi martxa bat ospatu zuten Zaldibitik Iruñera, hiru egunetan zehar egin zutena.

Inauteriak, berez, garrantzi haundia dute Kemeneko egutegian, baina aurten «deialdi berezi bat egin genuen», azaltzen du Eder Valladaresek, taldeko kidea. Dantzariek Euskal Herri Inauteria ospatu zuten urtero bezala, oraingoan Goizuetakoa Irungo kaleetara ekarriz: «Kemen guztiak hartzen du parte inauterietan, bai harrobia eta baita helduak. Umeen gurasoek ere parte hartu dezakete». Eta aurten, urtemuga dela eta, «taldekide ohiak deitu genituen» beraiek ere Euskal Herri Inauterira hurbiltzeko.

Kemen Dantza Taldeko beste ekitaldi finkoa harrobiko dantza saioa da, duela aste batzuk ospatu zutena Amaia Kultur Zentroan. Eta urtero bezala, datorren maiatzan Kemenek 'Hondarribia dantzan' antolatuko du. «Ohiko ekintza da baina ilusionatuak gaude», dio Eder Valladaresek. Maiatzaren 24ean, «Jean Mixel Bedaxagarren hitzaldia izango dugu Udaletxeko areto nagusian. Hurrengo egunean berriz, herriz-herri dabilen Gamereko dantzari taldea etorriko zaigu Hondarribiara, hegoaldean eskainiko duen maskarada bakarra burutzera».

Bi pieza taldearentzat

Hemendik aste batera Irunen burutuko den ekitaldia, ordea, urteurrena dela eta antolatu den ospakizun berezia da: apirilak 21ean, igandea, dultzainero topaketa bat antolatu du Kemenek. Helburua «dultzaina Irunen ezagutaraztea da», azaltzen du Eder Valladaresek. «Duela lau-bost urte, taldeko kide batzuk dultzaina ikasten hasi ginen. 'Mundillo' hori gustatzen zaigu eta Irunen zabaldu nahi dugu».

Xede honekin, datorren igandeko topaketara 70 dultzainero inguru gonbidatu ditu Kemen Dantza Taldeak. Irungo erdialdetik ibilaldi bat burutuko dute 11.00tik aurrera, Urdanibia plazatik abiatuz. 12.30ak aldera, zumardira bueltatuko dira bertan saio bat ospatzeko. Dultzainero talde bakoitzak pieza bat eskainiko du eta, bukatzeko, guztiek batera «Kemenen omenez idatzi diren» bi konposizio interpretatuko dituzte. Piezen egilea Hernaniko dultzaineroa den Iñaki Eguren da, eta hauen izenburuak 'Kemen' eta 'Mosku' dira. «Parte hartuko duten dultzaineroak herri hauetatik datoz: Hernani, Oiartzun, Donostia, Deba, Pasaia, Arnedo, Cervera, Alberite, Logroño, Briones eta noski, etxekoak, Irun eta Hondarribiakoak».

40. urteurrenaren kurtsoa ez da topaketa honekin amaitzen: maiatzan, taldeko musikariek saio bat eskainiko dute Kabigorrin.

Ekainean, San Juan bezperan, soka dantza izango dute Kemenekoek, eta «ahalik eta bikote gehienei dantzarako aukera irekiko zaie, taldetik igarotako jendeari deialdia zabalduz». Sanmartzialetan, «urtero egiten dugun saioa» eskainiko dute ere.

«Taldearentzat berezia da», azpimarratzen du Eder Valladaresek; izan ere «kurtsoan zehar egindako lana plazaretzeko aukera ematen digu». Ekitaldi honetan ere urteurrena gogoratuko da: dantzaren bidez, «taldearen bilakaera adierazi nahi dugu eszenatoki gainean, hasierako kideak omenduz eta erakutsiz nola, urtez urte, gure errepertorioa aberasten joan den».

Eta ez dago zalantzarik ibilbide honetik jarraituko duela Kemenek, beraien dantzekin ez bakarrik taldea, baina baita Irungo kultura aberastuz.

Berrogei urtez dantzan

Dokumentuaren akzioak