Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Berrehun bat lagunek alaituko dituzte Oñatiko kaleak Dantzari Egunean

Dokumentuaren akzioak

Berrehun bat lagunek alaituko dituzte Oñatiko kaleak Dantzari Egunean

Jaia larunbatean izango da, goizeko 10.30etik aurrera. Bost talde arituko dira alardeetan eta, bukaeran, saiheski errea dastatzeko aukera izango dute

Egilea
anabel dominguez
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Oñati
Mota
Albistea
Data
2006/04/27

Irizarrek adierazi duenez, "Mankomunitate mailan, hau da egiten den kultur topaketa bakarra" eta azpimarratu duenez "gaur egun, dantza erakustaldiak jaietan bakarrik ikusten dira salbuespen ba-tzuekin, eta, era honetan, proposamen honekin aldarrikatu nahi dugu gure presentzia eta lana, euskal kultura bizirik manten-tzeko".

Urtero, bailarako herri ezberdin batean egiten da jaialdia eta aurtegoan, bost talde arituko dira Oñatin: Antzuolako Oinarin, Arrasateko Lore Gazteak eta Arrostaitz, Soraluzeko Urrats eta Oñatiko Oñatz. Debagoineko dantza talde guztiek parte hartzen dute egun honetan, baina aurten, Aretxabaleta eta Bergarako dantzariak ezin izango dira etorri.

ongietorria

Eguna goizeko 10.30ean hasiko da, taldeei ongietorria emanez. Jarraian, herriko kaleak girotuko dituzte eta eguerdiko 12.30etik aurrera, alardearen ordua iritsiko da herriko plazan. "Egitaraua guztion artean hautatu dugu eta denetarik dago. Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako dantza ezagunak, Tuterako ikuskizunak...", azaldu du Irizarrek. Beraz, ikusleek erakustaldi desberdinekin goza-tzeko aukera izango dute: Makil dantza, Txakarrankoa, Ezpata joko handia, zinta dantza,... 14.30ean Etxe Haundi jatetxean bazkaria izango da eta indarrak berritu ondoren dantzariak berriro ere lanera itzuliko dira. Arratsaldeko 17.00etan, beste alarde bat egingo dute eta, kasu honetan, aurretik taularatu ez dituzten beste zazpi dantza ikusteko parada izango dute bertaratzen direnek: Arizkungo gaita, gorulari, Gipuzkoako pouporria, trokeo dan-tza, kontrapasa,...

Jaia ondo bukatzeko, saiheski errea jan ahal izango da, Giokela elkartearen laguntzarekin. Oñatz dantza taldeko kideek saltoki bat jarriko dute Udaletxe aurrean eta, bertan, sagardoa eta ardoa ere banatuko dituzte.

Dokumentuaren akzioak