Dokumentuaren akzioak
Bergara dantzan jarri zuten Erromeria Egunean
«Jalgi hadi dantzara!» ekimenaren lehen edizioak jende andana bildu zuen
Eguerdirako atertuko zuelakoan, kaleko ikuskizuna mantentzea erabaki zuten ''Jalgi hadi dantzara!'' ekimenaren antolatzaileek. Eguraldiak okerrera egin zuen, ordea, eta euri nahikoa jauzi zen dantzariak agertoki estalian ari ziren bitartean.
Hala, San Martin plaza aterki azpian bildutako ikusleekin bete zen. Euritakorik gabe zeudenek udaletxeko arkupean hartu zuten lekua.
Josune Fernandez eta Alex Torre atera ziren lehenik taula gainera, Bikote Gazteentzako Euskadiko Dantza Txapelketaren iazko irabazleak. Jarraian, Bergarako zortzi gazte agertu ziren jendaurrera, hamabost urtetik beherakoak denak. Lau neska eta lau mutil aritu ziren dantzan txistularien laguntzarekin.
Hernanitik hurbildu ziren Sarriegi sendikoak. Hiru dantzariek euren maila ona erakutsi zuten agertokian. Arabako lurraldetik, Amurriotik hain zuzen, Aitor eta Maider anaia-arrebak agertu ziren eta saio polita eskaini zuten haiek ere.
Kanpotik etorritako dantzarien ostean, Bergarako ordezkarien txanda iritsi zen. Hogeita hamabost urtetik gorakoek erakutsi zuten euren trebezia aurrena. Urtetan ez dira dantzan ibili eta berriro batzea erabaki dute. Oso jantzi dotoreekin agertu ziren eta ez dutela pausorik ahaztu erakutsi zieten herritarrei.
Helduagoak ere aritu ziren dantzan. Irungo Meaka taldeko kideek urteak eman dituzte plazarik plaza. Atzoko agerraldian eurak ziren beteranoenak. Dantzarako ez zaiela kemenik falta eman zuten aditzera euren erakustaldiarekin.
Bergarako Moises Azpiazu Dantza Taldeko hainbat kide azaldu ziren ondoren; haien artean Dani Azpiazu eta Aintzane Arana.
Txalo zaparradarik handiena Jon Aranzabal eta Josune Olaziregik jaso zuten. Zazpi eta zortzi urteko dantzari txikiak oso airoso aritu ziren agertokian. Ikusle asko utzi zituzten aho zabalik.
Goizeko ikuskizuna Asier Ena eta Maite Lazkano bergararrek itxi zuten. Euskal Herriko Sueltoko Dantza Txapelketaren irabazleek fandangoa eta arin-arina dantzatu zuten, trikitilarien laguntzaz.
Euskal Herrian dantzatzen diren estiloak erakustea zen goizeko ikuskizunaren xedeetako bat. Bigarren helburua, berriz, garai desberdinetako dantzariak biltzea zen.
Jarraian, dantzariak eta ikusle asko bazkaltzera joan ziren. Hirurehun eta berrogeita hamar bat lagun elkartu ziren bazkaritan.
Seietan plazara jo zuen berriro jendeak, erromerian parte hartzera. Udaletxeko enparantza jendez bete zen, musikarien doinuari jarraiki gorputza mugitzeko. Fandangoa eta arin-arina dantzatzen ez zekitenek ere irakaslea izan zuten alboan oinarrizko pausoak erakusteko.
«Jalgi hadi dantzara!» ekimenaren antolatzaileak oso pozik agertu ziren deialdiak izan zuen erantzunarekin. «Jende gazteak ongi baino hobeto ulertu du mezua», adierazi zuten. Eskualdeko dantza taldeek eginiko ahalegina nabarmendu zuten.
Otras importantes citas con la tradicion de la danza
I.L.
BERGARA
Bergara acogerá este mes de mayo otras dos importantes citas relacionadas con la danza. Hoy se celebra en esta localidad la décima edición del Dantzari Eguna de la comarca de Deba Goiena.
El objeto de esta fiesta es reunir a los grupos de danzas de la zona para que exhiban las piezas sobre las que han trabajado a lo largo del año. Esta convocatoria anima así a las agrupaciones a aprender nuevas danzas.
Cinco grupos
Hoy se reunirán en Bergara un total de cinco grupos: Oin arin, de Antzuola; Arrostaitz y Lore Gazteak, de Arrasate; Oñatz, de Oñati; y Xamatz, de Bergara.
El programa de actos comenzará a las 10.15 con la diana a cargo de los txistularis de los distintos grupos. A partir de las 11.00, los dantzaris llevarán sus repertorios a las calles de la localidad para reunirse después, a las 12.30, en la plaza, donde tendrá lugar el alarde.
Habrá una segunda exhibición por la tarde, a las 17.30. La fiesta continuará con Luhartz.
Por otro lado, el próximo 19 de mayo se celebrará la vigesimoquinta edición del Cam- peonato de Euskadi de Baile al Suelto para menores de quince años. Este concurso se celebra cada año en Bergara. Está previsto que participen una treintena de parejas de toda Euskal Herria.
Con motivo del vigesimoquinto aniversario de este campeonato, Abarka dantza taldea Euskal Dantzarien Biltzarra y Moises Azpiazu Dantza Taldea han organizado una exposición de trajes típicos vascos, que se puede visitar en el salón de plenos del Ayuntamiento de Bergara. La muestra permanecerá abierta hasta el 21 de mayo.
Dokumentuaren akzioak