Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Beltranek musika berria eta hots zaharrak nahasi ditu

Dokumentuaren akzioak

Beltranek musika berria eta hots zaharrak nahasi ditu

Egunsentian hasi eta gauera arte iristen den bidaia bat egin du Juan Mari Beltranek Hots-larretan izeneneko disko berrian. “Egun bateko momentu ezberdinak irudikatzeaz gain, leku ezberdinetan ere kokatu naiz”, adierazi zuen atzo diskoaren aurkezpenean. Horiek horrela, naturako soinuak, eguneroko bizitzan entzuten direnak, eta baita herriko plazako giroa ere islatu ditu musikari donostiarrak bere azken laneko 18 abestietan. “Kasu batzuetan, grabadora jarrita utzi dut gauean zehar, gero benetako soinuak erabili ahal izateko”, onartu zuen, txorien txioak eta pottoken hotsak benetakoak direla erakusteko.
Egilea
Marta Esnaola / Ruben Plaza
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2014/12/12
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Oinarrizko hirukotea osatu du Errege Beldarekin (akordeoia) eta Ander Barrenetxearekin (txalaparta, perkusioa eta ahotsa) batera osatzen duena-, beste artista ba-tzuen, baina beste hainbat artisten laguntza izan du. Esaterako, Peio Ramirez aritu da txeloarekin; Aitor Beltranek, txalaparta, harmonika, perkusioa eta ahotsa erantsi dizkio taldeari; Mikel Irazokik baxua jo du; Andoitz Antzizarrek, trikitixa, eta Gema Inesek gitarra eta ahotsa jarri ditu. Produkzioan, berriz, Juan Mari Beltranen azken sei diskoetan bezalaxe, Suso Sáiz aritu da aginduak ematen.

“Musika berria egin dut, baina hots zaharrak agertzen dira diskoan”, azaldu zuen Beltranek, jada dozena bat disko baino gehiago dituenak. Izan ere, historiaurreko soinu bat ekarri du: Isturi-tzen aurkitutako xirulak kopiatu ditu berea sortzerako orduan, putrearen hezurra erabiliz, eta tresna historiko horiek bezala fun-tzionatzen duela gaineratu zuen. Bestalde, lehenago egindako bi grabaketa erabili ditu. Lehenengoa, Astitzen kokatzen den Mendukilo kobazuloa girotzeko egindako grabazioa da. “Taupaden sentsazioa ematen zuen, eta erabilgarria izan da disko honetarako”, argitu zuen. Bestalde, Chillida Lekun udako solstizio batean egindako grabaketa ere erabili du. “Eskultura bat jo genuen, barruan sartuta, eta oso harro gelditu ginen sortu genuen musikarekin, kanpai hotsen an-tzekoa”.

ikuskizunetik sortua Disko honen ideia nagusiak Musika Hamabostaldiaren eskaera bat izan zuen oinarri. “Zerbait berezia egiteko eskatu zidaten, eta eginda neuzkan melodia batzuk lotzen hasi nintzen, horretarako hari bat erabiliz”, adierazi zuen. Horrela, musikari Kukai dantza taldeko bi partaide gehitzea erabaki zuen, ikuskizunean dantza zezaten, eta baita poesia errezitatzeaz arduratuko zen gidari bat ere. “Ikuskizunak ez ditu aldaketa handiak jasan disko bilakatzerako orduan, hari bera jarraitu dugu”, baieztatu zuen Beltranek. Hala ere, testuak ez dira errezitatu atzo aurkeztutako lanean, baina liburuxkan guztiak datoz.

Zuzenekoei dagokienez, talde guztia batera ikusteko aukera egongo da Oñatiko Santa Ana an-tzokian, hilaren 19an. Hurrengo hitzordua 2015eko maiatzean izango da, Donostiako Kursaal Auditorioan. Hala ere, oraingoz formatu txikiagoan arituko dira kontzertuetan, beren promozioa datorren astean Galizian hasiko dutelarik.

Juan Mari Beltran musikaria, atzo, Donostiako Alde Zaharrean.

Juan Mari Beltran musikaria, atzo, Donostiako Alde Zaharrean.

Dokumentuaren akzioak