Dokumentuaren akzioak
Beltranek kudeatu duen Herri Musikaren Txokoa zabalduko da bihar Oiartzunen
Bihar Oiartzungo Ergoien auzoko eskoletan inauguratuko den Herri Musikaren Txokoan herri musikaren altxor ikusgarria dago gordeta. «Jubilatuek beren gazte denboran ezagutu zuten mundu baten zantzuak aurkitzen dituzte bertan eta haurrek ere flipatu egiten dute. Ordubeteko bisitak programatzen ditugu eta hiru ordu egiten ditugu batzuetan. Oraindainoko saioetan oso ondo funtzionatu du txokoak. Beraz, ez dago motiborik aurrerantzean gaizki funtzionatzeko», esan zuen Juan Mari Beltranek, proiektuaren aitak.
Herri Musikaren Txokoak modu didaktikoan erakusten ditu bertan diren altxorrak. Nahi izanez gero, tresna bakoitzaren musika entzun dezake bisitariak. Hasieran, ostiral eta larunbatetan zabalduko da. Ostiralean lau bisita gidatu egingo dira eta beste bi larunbatean Bisita arrunta bi euro kostatuko da, talde bisita gidatua 6 euro eta ikastetxeetakoak 60 euro. Bihar arratsaldeko seietan egingo da inaugurazio ekitaldi ofiziala. Joaquin Diaz (Valladolideko Zentro Etnografikokoa), Jon Bagues, Beltran bera eta herriko alkatea izango dira bertan. Lartaun txistulari taldeak, Tapia eta Leturiak, Hernaniko Musika Eskolako dultzainero eta albokariek, Ttakun Ttan Ttakun txalaparta taldeak, Oiartzungo Bertso Eskolak eta Jon Maia dantzariak hartuko dute parte ekitaldian.
Etzi Oiartzungo herritarrentzat zabalduko da Herri Musikaren Txokoa. Egunbeteko egitaraua dute antolaturik horretarako; herri musika taldeek parte hartuko dute. Kanpoko bisitariek, beraz, hurrengo asteko ostiral-larunbata arte itxoin beharko dute.
Xabier Iragorri herriko alkatea, Sorkunde Lekuona Kultura zinegotzia eta Beltran bera agertu ziren atzo prentsaren aurrean inaugurazioaren berri eman eta aurrera begira dituzten asmoen berri emateko.
Alkatea bera izan zen bihar zabalduko den Herri Musikaren Txokoarentzat txoko berri bat agindu zuena. Iturriozko dorretxea zaharberritzeko proiektua lantzen ari direla esan zuen eta legealdi honetan bertan ekarri nahi dutela Herri Musikaren Txokoa Oiartzunek duen etxerik enblematikoenera. Alkateak erantsi zuenez, Jose Anjel Torresek bultzatzen duen Geologia Museoaren proiektuan ere lanean ari dira. Proiektuok bildu eta koordinatuko dituen fundazioaren egituraketa juridikoa aztertzen ari zirela esanez bukatu zuen jarduna. «Seguru gaude zabalduko dugun museoa erreferente garbia izango dela Euskal Herri guztiarentzat», esan zuen Xabier Iragorrik.
Sorkunde Lekuona Kultura zinegotziak Beltranekin izan duten lankidetzaren historia egin zuen. «Juan Mari 1995ean hona etorri zenean bazegoen Oiartzunen museo batzorde bat eta oso azkar onartu genuen proiektua. Udalak egoitza eta azpiegitura eskaini zion, altzari eta ekipo informatikoak eta diru-laguntza eman zizkion», esan zuen. Aiako natur parkearen interpretazio zentroa, eta, horrekin lotuta, Luberri ikasgune geologiko eta museoa ateak irekitzeko prest daudela ere jakinarazi zuen. Beltranek, azkenik, museoaren historia ikuspegi pertsonaletik kontatu eta bisitariak bertan aurkituko duenaren berri eman zuen.
Un museo debajo de la cama y en el balcon
J. A. OIARTZUN
Su madre le envió a estudiar música a casa del director de la banda, en Etxarri, cuando tenía 7 años y volvió con dos instrumentos, uno en cada mano, un txistu y un clarinete. A los 15 años, residiendo ya en Donostia, comenzó a aprender la txalaparta junto con su hermano en la carnicería de los hermanos Artze. Fue a partir de los 17 años, cuando Juan Mari Beltran decidió dedicarse a la música popular. En las giras que realizaba con el grupo Argia empezó a recopilar el material, los instrumentos y libros que ahora expone en el museo que se inaugura mañana. «A partir del 89 estuve trabajando durante cuatro años con Jorge Riezu en la edición del "Cancionero de Aita Donostia". Cuando volví a casa me di cuenta de que aquello era inhabitable. Tenía instrumentos debajo de la cama, en el armario del balcón de mi piso en Donostia y en el granero del caserío de Etxarri. Fue entonces cuando tomé la decisión de buscar un lugar para la colección», dijo ayer durante la presentación del proyecto.
Dokumentuaren akzioak