Dokumentuaren akzioak
'Belle Époque' donostiarra
Kresala elkartekoek, Inudeak eta artzaiak konpartsaren antolatzaileek, eguerdian zeukaten jarria hi-tzordua Euskalerria kalean. Ordu horretan hasi ziren entzuten Donostiako kaleetan Sarriegiren doinuak eta danbor hotsak. Baina ez zen San Sebastian eguna. "Garai batean baserritarrak kalera jaisten ziren igandetan. Horietako asko inudeekin (nodriza, gaztelaniaz) ligatzen saiatuko ziren nonbait, eta horren parodia moduko bat egiten dugu", azaldu zuen mikeleteen buruak, Tximistek, ibilbidea hasterakoan.
Pertsonaia horrek ireki zien bidea, hain justu, mozorrotutako guztiei. "Konpañia hau zuzentzea nahiko zaila da, baina ongi pasatzen dugu", esan zuen Tximistek, inguruan zituen haurrei begira. Bere atzetik baitzioazen artzain, inude eta mikeletez jantzitako ume eta gaztetxoak. "Guk ere oso ongi pasatzen dugu!", gaineratu zuten Itziar, Leire eta Irati donostiar gazteek. Azken horiek ere, panpinak eskuetan zituztela, adinekoak imitatuz saltoka zebiltzan.
Atzerago, berriz, danborrak astinduz koadrila mardul bat. Gero, txaranga. Eta hauen ondoren artzainak eta inudeak. Mutilek txapel gorria buruan eta makil bana zeramaten eskuetan; emakumeek, neskame jantzia soinean eta panpinak besoetan. "Altxa porru, benga! Altxa ipurdi hori!" bezalako oihuak entzuten ziren, txaranga jotzen hasi orduko, inguruko guztiak dantzan jartzeko asmoz. Eskuetan zituzten haurrak ere airera botatzen zituzten noiz behinka, ikusleen txalo zaparrada artean. Baina ez hori bakarrik, abestu ere egin zuten. 31 de agosto kalean, adibidez, zera kantatu zuten: "Gora Donostia! Betikoa du fama! Ongi merezia / Bestetan ez bezala hemen gazteria, amaren sabeletik ikasia".
denboraren makina Konpartsa isten, alkatea, señoritoak, apaiza eta obispoa zihoazen. Horrela, piskanaka-piskanaka, Konstituzio plazara iritsi ziren arte. Eta han ere dantza, kanta eta salto gehiago, bildutako jendetzaren aurrean.
"Gu ez gara hemengoak. Beste garai batetik etorri gara, denboraren makinari esker. Festa polita topatu dugu hemen!", esan zuen Kresalako kide batek, Belle Époque giroko señorito jantzia soinean zuela. Bere alboan zebilen Pello, garai bateko txirrindu berezi batekin hara eta hona. "Zer uste duzu ba? Ez garela horrela jantzita ibiltzen normalean?", gaineratu zuen, irribarretsu.
Artzain eta inudeak dantzan zebiltzan bitartean, apaizak eta obispoak ikusleak bedeinkatzen jarrai-tzen zuten. "Festa nola izango da bekatua! Jai egitea ona da izpirituarentzako. Gainera horrela nik publizitatea egiten dut jendea mezara gehiago joan dadin!", adierazi zuen bikarioak. Hori guztia zuzen-tzen, berriz, herriko alkatea. Ez, Odon Elorza ez; Patxi Alvarez zuen izena. Pozik zegoen hau ere: "Horrelako iskanbilak ez dira debekatu behar. Onak dira hiriarentzako. Nik ere gustura hartzen dut parte".
Horrela jarraitu zuten Kresalakoek ia
ordubetez. Antolatzaileek bozgorailuetatik zera esan zuten arte: "Gauza
sinestezinak lortzen ditu festa honek. Obispoa orain minutu gutxi
aitona izan da, adibidez!". Gero, Donostiko kaleetan zehar jarraitu
zuten, ahalik eta nekatu ziren arte.
Artzaiak inudeei begira, azken horiek panpinak airera botatzen dituzten unean.
Dokumentuaren akzioak