Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Beherakada handia izan du dantza askatuak Bizkaian»

Dokumentuaren akzioak

«Beherakada handia izan du dantza askatuak Bizkaian»

Haizea Ormaetxea. Euskal Herriko dantza askatuko txapelduna

«Umetatik» dabil euskal dantzen munduan Haizea Ormaetxea (Leioa, Bizkaia, 1987). Larunbatean, Euskal Herriko dantza txapelketa egin zen Seguran (Gipuzkoa). Txapeldun geratu zen, Lander Campos lagun hartuta. Arin-arina eta fandangoa dantzatu zituzten. «Landerrek freskotasuna jartzen du, eta neuk esperientzia». Datorren urtean txapela «defendatuko» duela dio.
Egilea
Gorka Erostarbe
Komunikabidea
Berria
Mota
Elkarrizketa
Data
2013/10/22
Lotura
Berria

Laugarren parte hartzean lortu duzue Segurako dantza askatu txapelketan garaile irtetea.

Bai, iaz, laugarren postuan geratu ginen. Aurten, ilusio handiarekin parte hartu, eta txapela lortu dugu. Ez dago gehiago eskatzerik.

Bederatzi bikoteetatik Bizkaiko bakarrak zineten, eta 36 urtean bigarrengoz nagusitu da Bizkaiko bikote bat. Dantza askatuan gutxiago egiten al da Bizkaian?

Bai, dudarik gabe. Azken urteetan beherakada handia izan du dantza askatuak Bizkaian. Egun lauzpabost bikote gabiltza dantza askatuan, eta txapelketak ere lehen baino gutxiago daude, baina gu gogotsu gabiltza.

Txapelketan edo txapelketatik kanpo oso desberdin astintzen al dira hankak?

Txapelketatik kanpo askoz ere erlaxatuago aritzen gara, eta txapelketan tentsioa nabaritzen da hanketan. Larunbatean Seguran ere nabaritu nuen tentsioa, eta hankak astunago nituen.

Txapelketara mugaturiko dantzak ba al du etorkizunik?

Txapelketetako dantzak badu etorkizuna, bikote gazteak indartsu datoz; baina txapelketetatik kanpo erromerietan-eta egiten da dantza askatuan. Dantzari asko eta asko dago, eta dantz askatua osasuntsu dagoela esango nuke.

Txistuarekin edo trikitiarekin sentitzen zarete erosoago?

Guk trikitia nahiago dugu, biziagoa delako, alaiagoa delako, eta arin-arina jotzen delako trikitiarekin. Txistuarekin fandangoa jotzen da, baina gure indarguneak trikitia eta arin-arina dira. Hor gozatzen dugu gehien.

/ SEGURAKO UDALA

Dokumentuaren akzioak