Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Beheko Gurutzean jende ugari elkartu zen

Dokumentuaren akzioak

Beheko Gurutzean jende ugari elkartu zen

Egilea
A. Etxeberria
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Segura
Mota
Albistea
Data
2016/05/06
Lotura
Diario Vasco

Urteroko ospakizunak bete ziren pasa den asteartean, Santikutz egunean, Beheko Gurutzean. Jende ugari elkartu zen ermitaren inguruko jai honetan eta beti bezala festa polita suertatu zen. Mezarekin hasi zen jaia, azken urtean auzoan hildakoak oroituaz eta ondoren mokadutxoa izan zen bertaratuentzat. Ohizkoa da toka lehiaketa jai honetan eta aurtengoan ere hainbat herritarrek parte hartu zuten jokoan. Helduen mailan, Mila Begiristainek irabazi zuen emakumetan eta Iñaki Elortzak gizonezkoetan. Gaztetxoetan, Izar Telleria izan zen lehenengoa nesketan eta Aritz Rodriguez mutiletan

Bestalde, Santa Barbarako baselizan ere igande honetan ospatuko da Igokunde Eguna. Goizeko 9:00etan hasiko da jaia, ermitari buelta guztia emanez, lau haizetara, egingo den bedeinkazioarekin. Ondoren, ermitara sartu eta Azintzio eguneko elizkizunarekin konplituko da. Hamaiketakoaren ordua iritsiko da gero, herriko Udalaren laguntzaz Kortaberri auzokoek eskainiko dutena.

Dantza Solteko Txapelketa

Euskal Herriko Dantza Solteko Txapelketak 40. urteurrena betetzen du aurten eta hainbat ekintza antolatu dira.

Urriaren 15ean izango da aurtengo txapelketa eta dantza eguna burutuko da egun horretan, bana aurretik ere burutuko dira hainbat ekitaldi. Pasa den larunbatean egin zen ekintza hauen aurkezpena, dantzari txapeldunen topaketa bat eginez eta dantza sueltoaren inguruko mahai- inguru batekin.

Hurrengo ekitaldia maiatzaren 28an egingo da, larunbata, non dan- tza txapelketan parte hartu duten bikote herritarrei omenaldia egingo zaien. Azpilla Dantza Taldearen saioa ere izango da. Ekainaren 18an emanaldi berezia antolatu da Goierriko Bertso Eskola eta Amets Bide dantza taldearen eskutik, 'Bertsoak dantzan' deiturikoa. Kantu jira irailaren 17an izango da, eta 18an Jubilatu Eguna eta Goierri Erromeri Bira. Iraila eta urrian euskal jantzien erakusketa egongo da baita ere Ardixarra etxean.

Ekintza nagusia urriaren 15ean izango da, dantza txapelketaren finala aprobetxatuaz egun guztiko egitaraua antolatu baita, dantza saio, polka erraldoi, kalejira edo bazkariarekin.

Toka txapelketaren irabazleak.
Toka txapelketaren irabazleak. / A. E.

Dokumentuaren akzioak