Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Beharrezko sinbiosioa (eta II)

Dokumentuaren akzioak

Beharrezko sinbiosioa (eta II)

Iratxe de Arantzibia, Gipuzkoako Dantzari Profesionalen Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko bozeramale

Egilea
Iratxe de Arantzibia
Komunikabidea
Argia
Mota
Iritzia
Data
2003/03/30

"JUNIOR BALET" baten sorrera, NDT 2ren itxurakoa (Nederlans dans Theater), proiektuaren beste helburu nagusietariko bat da, eta honek erakundeen aldetik diru sarrera handia eskatzen du. Diru ordainketaren mende dagoen erabaki baten zain, 2004ko amaieran emango da jakitera ea Biarritzeko Baletaren harrobia litzatekeen konpainia gazte honen sorrera bideragarria den. Behin bere sorrera adosten denean, Batzorde Orokor honen erronka, konpainia honetan dantzari gipuzkoarren kupo bat egotea da, kontsideratzen baitugu, lurralde honetako diru publikoa erabili bada, gure dantzariek bertan sartzeko aukera erreala izan behar dutela. Ez gara gastu ekonomiko horri dagozkion "x" plaza sortzeaz ari, baizik eta askotan konpainia baten bila beren buruak maletak egitera behartuta dauzkaten dantzari askori lan irteera bat ahalbidetzeaz, lurralde honetan talde profesionalik ez baitago.



1998an Biarritzeko Baleta sortu zenetik, zentro euskalfrantziarrari atxikitako koreografo Thierry Malandainek, bere proiektuaren irteera naturala Piriniotatik bestaldera begiratzean zetzala argi izan zuen beti. Frantziako konpainiak desagertutako Maiatza Dantzan 99'an parte hartu izana, Hegoaldearekin harremana estutzeko ahaleginean lehen pausoa izan zen. Tradizio akademiko luze baten oinordeko, ez baita hutsala, frantsesak XVI. mendean baleta asmatzeaz harrro egotea, gaur egungo Frantziako egitura Koreografia Zentro Nazionalaren inguruan eraikitzen da. Izen handiko koreografo baten zuzendaritzapean, zentro hauek - 20 bat Frantziako lurralde osoan zehar- dantzarako sormen, prestakuntza eta sustapen espazioak osatzen dituzte. Mundu osoko jaialdi gehienetan present dauden Frantziako konpainien lana da hauen fruitua.



GIPUZKOAKO Diputazioak babestutako Arteszenako ekimenaren porrota eta gero, nahiko logikoa dirudi, erakunde honen aldetik, bizilagun frantsesen esperientzia aprobetxatzen saiatzea, 20 urteko bidearekin, bere arrakasta frogatu duen egitura: Frantziako konpainien etenik gabeko birak, prestigiodun koreografo baten zigilu pertsonala duten sorkuntzak, publikoa biltzeko ahalmena izatea. Zentzu honetan, artearen mundua ere ez da globalizazioaren ondorioez libratzen. Gauzak horrela, garai hauen erritmoak, elkarlanera eta batzuek besteengandik ikasten saiatzera garamatza, are gehiago, behin eta berriro "artearen ahizpa edo arreba pobrea" deitu izan den dantzaren esparrua. Hori da hain zuzen ere, dantzagatik eta dantzarentzat pentsatu, sentitu eta bizi garenon erronka nagusia. Horregatik, dantza ohiko egite kulturala bihurtzeko gure borrokaren barne, batasunak eta kolaborazioak merezi dute. Mugaz Gaindiko Koreografia Zentroak gure disziplinaren alde lan zintzoa eta argia egiten badu Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea han izango da. Dantzaren garapen eta indarberritzerako beharrezko sinbiosia da, azken batean.



Iratxe de Arantzibia, Gipuzkoako Dantzari Profesionalen Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko bozeramalea

Dokumentuaren akzioak