Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Beasaingo udal ordezkariek soka dantza egin dute

Dokumentuaren akzioak

Beasaingo udal ordezkariek soka dantza egin dute

Ohitura jarraituz, Beasaingo Udaleko ordezkariek soka-dantza egin dute, eguerdiko 12:30ean, plazan. Jende ugari hurbildu da ekitaldia ikustera, eta hasieran euri pixka bat egin badu ere, ateri eutsi dio eguraldiak. Soka dantzaren ondoren, Loinatz Musika Eskolako haurrek kontzertua eskaini dute leku berean.
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Beasain
Mota
Albistea
Data
2018/05/13
Lotura
Goierriko Hitza

Goizeresi txistulariarekin ekin diote beasaindarrek igandeko egitarauari, goizeko 10:00etan. Une horretan bertan nazioarteko xake jokaldiak egin dituzte, pilotalekuan. 11:30ean, berriz, haurrei zuzendutako sentsibilizazio festa egin dute Txosna Gunean, Kolore Guztiak elkartearekin.

Arratsalderako egitarau zabala antolatua dute: batetik, Trapu Zaharrak konpainiako kideek Etsita kale ikuskizuna eskainiko dute Erauskin plazan; bestetik, Bideluze plaza dantza estilo ezberdinen topaleku bihurtuko da, dantzaokea, play backa eta La Salle Ikastetxeko gimnasia erritmikoko haurren ikuskizunak izango baitira, 18:30ean hasita.

 Soka-dantza Beasainen

Dokumentuaren akzioak