Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka "Baserritar jantzia, bertsoa bezala, herriaren espresioa da. Ez da mozorro bat"

Dokumentuaren akzioak

"Baserritar jantzia, bertsoa bezala, herriaren espresioa da. Ez da mozorro bat"

Ane Albisu Ikerfolk-ekokidea

Egilea
Ezpala
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Donostia
Mota
Elkarrizketa
Data
2009/12/21

Santo Tomas egunean baserritarrez jantzi edota mozorroturik kaleratzen gara.

Bakoitzak ahal duen edota dakien eran, baina baserritarrez janzten gara. Inauterietan, berriz, mozorrotu. Duela hamarkada batez geroztik, jendeak gero eta ardura handiagoa dauka baserritar jantziaren inguruan.

Eta behar den bezala janzten al gara?

Zoritxarrez, orokorrean, aitzindariak falta zaizkigu. Denok ez dugu jaso atzetik ondo janzteko era. Egungo erreferenteen arabera janzten gara. Batzuentzat, dendak dira. Bestetan liburuetan aurkitzen ditugun jantziak. Eta badira urteetan zehar janzteko ohitura etxetik jaso dutenak. Guztion asmoa behintzat, ona da. Interesa, berriz, ez da bera.

Ezteia baterako dotore janzten gara. Eta Santo Tomaserako, txukun edota daukagunaren arabera?

Daukagunaren arabera. Batzuk urte guztian arduratzen dira baserritar jantziaz. Hots, Eguberrietarako, Santa Agedarako zein Euskal Jaietarako jantzi bat izaten. Beste batzuek, ordea, azken unerako uzten dute. Ezteia batean ere beste hainbeste gertatzen da. Batzuk hiru hilabete lehenago erabakia izaten dute zer jantzi. Beste batzuk, ordea, "eguraldiaren arabera jantziko naiz" esaten dute. Duela ehun urtez geroztik baserritarrez janzteko dugun ohituraren jatorriak hamaika dira: baserritarren janzkera imitatzeko, gure nortasuna identifikatzeko... Honela, gure egoera sozial eta politikoak medio zenbait ohitura galdu egin dira, baita berri batzuk sortu ere. Baina bigarren hauek ezjakintasunetik etorri dira.

Nola jantziko zenuke emakume bat baserritarrez?

Atontzeari emango nioke garran-tzia. Buruan zapiaz gain, gona luzez jantziko nuke. Oinetan, abarkak -larruzkoak edo gomazkoak- edota espartinak. Oihalak, ahal dela, hemen egiten ziren lihoa eta kotoizkoak erabiliko nituzke.

Badira gizonezkoz jantzita kalera-tzen diren emakumea.

Ez zait zuzena iruditzen. Zergatik? Hala janzten denak ez duelako uler-tzen hau guztia. Horrek axolagabekeri handia erakusten du gure kultura tradizionalarekiko. Baserritar jantzia, bertsoa bezala, herriaren espresioa da, ez da mozorro bat.

Eta nola jantziko zenuke gizona?

Txapela buruan, eta abarkak edo espartinekin. Galtza bakerorik ez, eta artilezko edo mahoizko praka ilunekin. Soinean, bestalde, brusa.

Dokumentuaren akzioak