Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Basaizea elkarteak Baigorriko Kulturaldia eta Nafarroaren Eguna aurkeztu du

Dokumentuaren akzioak

Basaizea elkarteak Baigorriko Kulturaldia eta Nafarroaren Eguna aurkeztu du

Sei kultur ekitaldi antolatu dituzte apirilaren 13tik aurrera, eta apirilaren 30ean ospatuko dute festa handia Baigorrin.
Komunikabidea
Gaztezulo
Tokia
Baigorri
Mota
Albistea
Data
2023/04/11
Lotura
Gaztezulo

Basaizea elkarteak Baigorriko Kulturaldia eta Nafarroaren Eguna aurkeztu du

Baigorriko Kulturaldia aste honetatik aurrera izango da abian eta sei kultur ekitaldi egingo dituzte datozen hiru asteetan, Basaizea elkarteak antolatuta. Gainera, ibarreko beste herri batzuetan ere egingo dituzte ekintzak.

Datorren ostegunean, hilak 13, Mikel Alvarez Sarriegik zuzendutako Azken dantza maisua dokumentala proiektatuko dute Urepeleko Amerikanoenian, 20.00etan. Hurrengo egunean, ostiralean, Jose Migel Etxeberria Naparra-ren desagerpenaren inguruko Bolante baten historia dokumentala eskainiko dute Baigorriko Bil Etxean, 18.30ean. Popo Larre ere omenduko dute. 

Unai eta Beñat Gaztelumendik Bidea da borroka komikia aurkeztuko dute larunbatean Ortzaizeko Menta liburu-dendan, 11:00etan. Apirilaren 23an, berriz,  Mairu konpainiak Intxaurra antzezlana taularatuko du Baigorriko Bil Etxean, 18:00etan.

Colette Larraburu Francoren mende kantatzen genuenean liburuaren inguruan arituko da Aldudeko Alfaroinian apirilaren 28an eta kantua ere izango da aurkezpenean. Biharamunean, Tartean konpainiak Ez Dok Hiru antzerki obra eskainiko du Baigorriko Bil Etxean, 20:30ean. Ondoren, 22:00ak aldera, Cumbian'Bero taldeak animatuko du giroa, Baigorriko Ikastolan.

Nafarroaren Eguna apirilaren 30ean
Euskal kultura eta euskara biziarazi eta harremanak sendotzeko helburu duen Baigorriko festa handia apirilaren 30ean izango da. Goizean, merkatua, ikastolako askaria, eta desfilea izango da. Desfilean hainbat parte-hartzaile izango dira: Ortzaizeko kabalkada, Beasain, Irurtzun eta Leitzako dantza taldeak, Makilariak, Nafarroako eta Baigorriko erraldoiak, trikitilariak, txistulariak, gaiteroak,  Basaldunak txaranga, Uztaritzeko txaranga, Ezpela eta Kuxkuxtu. Jarraian, 11:30ean, ekitaldia egingo da elizako plazan, eta bas'hitza, irrintzia, Larrain dantza eta jauziak izango dira. Eguerdiko ordu bietan ikastolako bazkaria egingo dute plaza Xokon.

Arratsaldean hainbat ekintza izango dira toki ezberdinetan. Herriko etxearen aurrean haurren txokoa izango da, puzgarri, egurrezko joko, animazio, aurpegi margoketa, eta Pontx pailazoarekin. Rakatapunk elektrotxaranga arituko da ordu bietatik aurrera, Broken Brothers Brass Band bostetan, Larrain dantza zazpietatik aurrera eta taberna ibiltaria zortzietan.

Beheko plazan, aldiz, bertso saioa egingo dute hiruretatik aurrera, Aitor Etxebarriazarraga, Joanes Ilarregi, Maddalen Arzallus eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin. Ondoren, dantza ikusgarria, Kiki Bordatxo, Janus Lester, Willis Drummond, Dupla eta DJ Uzkuluz arituko dira.

Autobusak ere antolatu dira Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Nafarroa Garaiko hainbat tokitatik. Informazioa hemen kontsulta daiteke.

Dokumentuaren akzioak