Dokumentuaren akzioak
Ballet Olaeta
-Konturatu, -esaten neutson, -zure aita oindiño ezkongai egoala Gernikako Erestaldearen zuzendari-ordezkaria zan eta bere barrenean beti auznartzen eban alakoren batean Euskal Ballet batzuk sortu eragiteko gogoa. Bere zuzendaria Altube'tar Sebero zan, soñulari ospatsua eta euskaltzale jatorra eta onek piztu eutson su ori.
Orduan zan gure pelota-leku zarrean, Bikandi, Labauria, Begoña anaiak, Madariaga, Txankan, gaur jetuita dan Endeiza,Solaguren, Balchier, "Txapeloma" anaiak eskuz jo ta kea ebiltzanean... Ostikoketan bere burruka gogorra izaten eben Bemeo'ko Matxitxako'k, Lekeitio'ko Siri-Mirik eta Gernika'ko Maloste eta Izarra'k. Maloste'n orduan buru-samar onetxek: Marino pelotaria, Ziaran, Zabaleta, Zabalaurtena, Anzola Raul Etxebarria, Pertika, Renteri'ko osagillearen semea, Jaime Txakartegi... eta Izarra'n: Irazabal, Pertika (R), Fede Urrutia, Luengo, Azkue, Erezuma, Azumenti, Pertika (A), Letona, Madariaga, Basañez... eta baziran korrikalariak bere eta danen gañetik Iturriarte'tar Joxe (Panaderito) . Txirrindularietan bere onak zindueguzan: Liborio Basail, Ramón Agirre (Sigarrerita) Juan Karlos Iturri, Morrodan (Angel) bizarkentzeilea... Baña joanak joan... etorri galtean gaurkoetara.
-Pelikula bat egiteko asmotan euskal-talde bat batu da eta pelikula orretan euskal Ballet'a eta Abestaldeak izango ete leuke lekurik ?
-Ez dakit zer izan leikean euren asmoa, baña gaurko antzerkiak orretarako joera dakar eta euskal lenengo pelikula onetan alde au kontuan eukitzea merezi dabela, uste dot. La urte asko dira, Xabier Deuna' ren buruz Aita Prieto'k (S. J.) poemaballet bat idatzi ebala. Koreografi osoa antolatu neutson eta abestaldeari ikasi-erazo bere lan au, baña... txindi goraberagaitik ez da iñoiz aurrera eroan. Tamalgarria da benetan!
-Baña lendabizi, Bitor bera aurkeztu bear deutsuet, Euskalerrian bakarra dalako. Erestalde zuzendaria da, eta lenen-lenengoko dantzaria. Klasikoak ondo menperatu arren, euskal dantzetan da benetako irakaslea: bai plaza mutill lez eta baita bere estillista bikañena legez eta gai onetzaz bere izketaldia mamitsua da.
Eta Patxi Eskudero'ren "LIBE" ballet'a pozik aurrera atarako zenduke?
-Bai orixe: Nire eragintza artean ez dot bere lantxo bat bere erabilten eta pozgarria litzaidake orrelakoren bat...
-Bada nik entzun dot, ZIGOR'ek ballet asko daroala. Eskudero Jaunak aginduko baleutsu bere koreografi ori, egingo zeinkio?
-Badakizu Eskudero Jauna oso laguna dutala eta ze esan bearrik bere ez. Gañera, Mozart'en "Txirula Miragarrian" lez, ain maila andiko lan batean eta balletak orrenbeste ze-ikusi daukala, niretzat benetan atsegingarria.
-Eta zure ibilleran batzuk?
-Ba... barrnak bere ikara egin eustan bein New York'en nire arreba Lurdes'ek eta neuk kartel andiak "Olaeta Baskonia sons" ikusi genduanean. Oso txalotuak izan giñan eta Spellman Kardenalak bereala deitu euskun, mixioetarako diru batu alde, Waldford Astoria'ko jai batean aurkeztu gindeiazan. Eta kapitalista andiak ziran ikusle artean... eta judioak geyenak.
-Eta... "Elai-Alai" taldeagaz aiñ goratua izan zan JAUN ZURI, Bizkaiko lenengo Jauna, zelan ez dozue gertatzen ?
-Bai; ori Karrandi Jaunak idatzitako lan bat da eta nire aitaren soñu-azalpenagaz gertatua. Lan ori ballet antzera itzultzeko diru asko bear dau eta gañera soñu-atalak aldatu egin bearko litzakez.
-Jaun Zuri, altatu dogun ezkero esango deutsut zer gertatu zan beiñ Gernika'ko Batzar Etxean, Bizkaiko Jaunen buruz. Ormetatik dindilixka dagoz Jaun orrein irudiak, baña egun artan, erakusten ebazan zizeroia etzan agertzen iñundik ber... gaxorik edo...
Eta oen ordez jarri zan "Atite", kristal jasotzalle itxurasko bat, barregarria, erriko gaixo etxean artuta bizi zan bat... orduan egunean turistei Batzar Etxea erakusteko.
Irudi alen artean agertzen da gizon txiki buru andi bat, ondoan txakur bat dabela... eta turista batek itandu entson Atite'ri nor ete zan eta erantzun eutson onek al eban erderagaz:
"Ese... ése... ser muy valiente. Con una piedra y el perro matar todos arerios...
Tirar piedra... pegar frente arerio... arerio muerto! Perro buscar piedra y traer y traer en boca al Señor... este tirar piedra otra bez y... otro arerio muerto! y otra vez perro traer piedra... y así matar más de 100 arerios...".
-Atite, izan bere gogorra zan- diño Bitorrek.
-Eta ze dantzari talde dozu gaurko egunean ?
-Gizonezkoen artean: Txomin Unzalu, Irkus Robles Aranguiz, Jose Ignacio San Martin, Javier Arrieta eta beste batzuk... Emakumezkoetan... nire arreba Libe, Makutxa Amezaga, Begoña Aldamiz Etxeberria...
-Eta Europa erdirunti noizl
-Urtero egiten dot neure joan etorria Frantziatra; Italia'n, Milan' eko Eskalan ballet ikasketak jarraitu eta bai ta bere Erroma'ko Nazional'ean bere; Londres'en Royal Ballet, era joango naz, an daukat ba oso lagun on bat eta irakaslea dana bertan: Harold Has Kell... Ibilli egin bear gaurkotasun apur bat izatea gura ba-da..-. eta udaruntz Olaeta Balletak, «Cabo San Roquen itxasontzian joango da Cheburgo'ra (Frantzia'n) Londres'era eta Amsterdan'era.
-Eta zuen ikusketak?
-Euskaldun utsak... An ikusten doguz etxean bere eginkizunen argazki eta margoak: Franko'ren "Urteko lau aroak"-Guridi'ren "Amaya"-Zubizarreta'ren Kardin-Aranbarri'ren "Aiko Maiko"-Ruiz Jalon'en "Atalayero de Machichaco" -Olaizola'ren "Sorgiñeta"...
-Eta nazio arteko erakuskizun batean zer ageraziko zenduke?
-1. Tchaikowski'ren "Lago de los Cisnes"
2. Borodini'ren Las danzas del príncipe Igor.
3. Guridi'ren: "Amaya".
Eta, banaka-banaka ikasleak agertuaz doiaz... guztiak emakumeak eta ia agurtzeko asti barik alde egin boar izan dogu.
Argazki-oinak:Bitor Olaeta ta Irkus Robles Arangiz, «Usoa» Lide Olaeta'ren senargai nahiko pelotari biak, Guridirren akar aidetako "Oinkari" danitzaldian.
Dokumentuaren akzioak