Dokumentuaren akzioak
Ballet Biarritz Juniorren 'Tximeleta' ikuskizuna arrakastatsua suertatu zen
Iparraldeko sei eta hegoaldeko beste sei, 18 eta 22 urte bitarteko hamabi neskek antzeztu zuten ikuskizuna oholtza gainean, hain zuzen, Jone Miren Agirre, Judith Argomaniz, Victoria de la Fuente, Pauline Fabien, Noemie Garcia, Miren Gomez, Sara Hernandez, Irma Hoffren, Severine Lefevre, Aurelie Luque, Anne Sophie Placier eta Gisela Ribak.
Laztanak, Elurraren herrialdea, Zisnearen heriotza eta Boleroa, lau koreografiarekin osatu zuten dantzariek Tximeleta obra eta, 70 minutuetan, istorio eta rol ezberdinak adierazi eta bete zituzten mugimenduen bidez; Edipo eta Esfinge irudikatuaz, Euskal Herriaren inguruko sentimenduak adieraziak txalaparta hotsez lagunduta, Zisne baten bizitzako azken uneak edo Maurice Ravelen Boleroa.
Dokumentuaren akzioak