Dokumentuaren akzioak
Ballet Biarritz-ek hainbat jardunaldi antolatu ditu
BALLET BIARRITZ baletak larunbat honetan bertan hasi eta datorren maiatza bitartean Egiako kultur-etxean gauzatuko diren jardunaldien berri eman zuen a-tzo. Helburua betikoa da: dantza gizarteratzea, alegia. Horregatik, joan zen urrian Foru Aldundiarekin eta Donostiako udalarekin elkarlanean, Dantzarekiko Sentsibilizaziorako Mugaz haraindiko zentroa aurkeztu zuten, egitarau hau orainarte eginiko eskaintzen jarraipena delarik.
Bestalde, Egiako Kultur Zentroko Gazteszena espazioan gauzatuko den aurtengo dantza programazioa gaur hasiko da, Iruñeko Tempomobile Konpainiaren eskutik. Emanaldia 20.00etan izango da. Orotara, maiatzak 24ra arte, bost ikuskizun aurkeztuko dira. Besteak beste, Mar Gomez dantza konpainiak, Aracaladanzak, edo LEventail taldeek hartuko dutelarik parte.
Donostiako Egia kultur-etxean elkartu ziren atzo egitaraua aurkezteko Mª Jesus Aranburu eta Antton Azpitarte, Foru Aldundiko kultura zuzendaria eta Donostiako Kulturako zuzendaria, Filgi Claverie Ballet Biarritzeko zuzendariarekin eta Adriana Pous-Ojeda, dantza sentsibilizaziorako arduradunarekin batera.
Berri zein profesionalentzat
Claveriek azaldu zuenez ondorengo hilabeteetarako sei lantegi antolatu dira, horietako bakoitzean ikasle berriez zein profesional edo akademiek har dezaketeelarik parte. Lehenengoa, hilaren 18an izango da, Parisko Soahanta de Oliveiraren eskutik. Bertan dantza-mugimendua landuko da, tresna pedagogikoak erabiliz. O-tsailaren 22an eta 23an, Javier Perez Pontek eta Esperanza Apariciok Pilates metodoa emango dute, aurretik bikoteak New Yorken jasotako ezagutza zabaldu.
Egitarauari jarraituz, martxoan Dantza eta akobrazia lantegian parte hartzeko aukera izango da, Stephane Coudray zirkoko artista izango delarik maisu. Amaitzeko, apirilak 5ean eta 12an, Dantzarako hastapena koreografia lantegia gidatuko du Adriana Pous Ojedak.
Lantegiez gain, apirilean Commun Instant konpainiaren L Heure de Celebrer ikuskizunaz edo entseguaz gozatu ahal izango da, 25ean eta 26an izango direlarik saioak, eta maiatzerako bukaera borobila emateko dantzaren hamabostaldia delakoa prestatu dute, erakusketak, film proiekzioak, hitzaldiak etabar egongo direlarik. Claveriek argi utzi nahi izan zuen ez dela Maia-tza Dantzan berri bat izango, baizik eta dantzaren alde eta dantzaren inguruan eginiko beste ekimen bat gehiago.
Maiatzean, hamabostaldi honen barruan ikusi ahal izango da Ballet Biarritzen lan berriaren zati bat, sorkuntza prozesuan harrapatuko duelarik bete betean.
Dokumentuaren akzioak