Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Azpitarte anaiek euskal dantzen txapelketa irabazi dute hirugarrengoz

Dokumentuaren akzioak

Azpitarte anaiek euskal dantzen txapelketa irabazi dute hirugarrengoz

Azkoitiko bikotea garaile izan zen Segurako ekitaldian. Hamabi partaide izan ziren lehian, horietatik hamar gipuzkoarrak, bat Bizkaikoa eta bestea Nafarroakoa

Egilea
Ainara Lasa
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2007/06/18

Baratze frontoian eskaini zen dantza txapelketa eta puntako hamabi bikotek hartu zuten parte, hamar Gipuzkoakoak, bat Bizkaikoa eta bestea Nafarroakoa. Zehazki, Azkoitia, Bergara, Sestao, Arama, Lazkao, Hernani, Pasaia, Errenteria, Azpeitia, Ordizia, Olaberria, Leioa eta Agoitzetik joan ziren partaideak.

Bikote bakoitzak fandangoa txistuz eta arin-arina trikitixaz dan-tzatu zuten. Gainera, Imanol Artola eta Izaro Iraeta aurkezleek gidatutako emanaldian, Jon Maia dan-tzariaren Kukai taldearen ikuskizuna eskaini zen.

historia 1977. urtetik Seguran egiten den txapelketak pisu handia du bai herrian eta baita Gipuzkoa mailan ere. Horrela baieztatu zuen Segurako alkate den Maixabel Telleriak: "Oso garrantzitsua da txapelketa hau Segurako herriarentzat, izan ere, Euskadi mailan egiten den emanaldia da. Gainera zaletasun handia dago herriko jendearen artean, batzuk fin fin hor izaten gara beti. Euskal Herriko Dantza Txapelketak asko esanahi du segurarrentzat, proiekzio eta ekarpen handia da".

Telleriak berak txapelketa horrek "Gipuzkoan dagoen kalitatea" bermatzen duela azpimarratu du. "Normalean gipuzkoarrak dira garaile, beraiek agintzen dute", berretsi zuen.

Segura izan da Euskal Herriko Dantza Txapelketa urtero hartu duen herria. Bertako alkateak jakitera eman zuenez, "bere garaian asko borrokatu zen emanaldia Seguran mantentzeko". "Guillermo Areizagak lan handia egin zuen txapelketa Donostialdera eraman ez zezaten, geroztik urtero eskaini da Seguran. Horregatik oso garran-tzitsua da guretzat", gaineratu zuen.

Maixabel Telleriak Hernaniko Sarriegi Familiari egindako omenaldia nabarmendu zuen. "Urtetik urtera dantzaren inguruan oso hurbil egon den familia da eta omenaldia egin nahi genien", azaldu zuen.

Azpitarte anaiak eskaini zuten dantza saioan.argazkia: utzitakoa

Dokumentuaren akzioak