Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Estilo desberdinez gozatzeko aukera izango da 'Azpeitia Dantzan' egitasmoan

Dokumentuaren akzioak

Estilo desberdinez gozatzeko aukera izango da 'Azpeitia Dantzan' egitasmoan

Egitaraua larunbat honetan hasiko da Luis Alberdiren omenezko jaialdiarekin. Itsasi Kultur elkarteak eta Julian Barrenetxea abesbatzak ikuskizun bateratua eskainiko dute uztailaren 14an

Egilea
Kristina Fernández
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2007/06/28

Egitasmoko lehen ekitaldia larunbatean izango da Izarraitz pilotalekuan. 18.00etan hasiko den emanaldian Luis Alberdiren dantza suelto eskolako ikasleak arituko dira, Alberdi irakasleak 25 urtetan zehar egindako lanaren omenaldi gisa. Besteren artean, Zortzikoa , Arran-tzale , Arku dantza ,Fandango a eta Arin-arin a eskainiko dituzte.

Igandean, berriz, saloiko dantzen hitzordua izango da. Jose Mari Orbegozo azpeitiarrak zuzentzen duen taldeak baltseak, tangoak, pasodobleak, boleroak, merengeak eta salsak dantzatuko ditu herriko enparantzan. Ikuskizuna 20.00etan hasiko da eta Ana Arenjok aurkeztuko du.

Aurtengo Azpeitia Dantzan egitasmoaren baitan, Itsasi Euskal Kultur taldeak eta Julian Barrenetxea abesbatzek emanaldi bateratua egingo dute Izarraitz pilotalekuan, uztailaren 14an. Ekitaldi berri eta berezi hau 22.00etan hasiko da eta hiru zatitan banatura egongo dela aurreratu zuten arduradunek.

"Lehenengo zatian dantza tradizionalak izango dira ikusgai. Bigarren zatian, berriz, dantza tradizionaletan oinarrituta asmatutako koreografiak taularatuko ditugu. Eta azken zatian, euskal kantagintzako abestien nahiz kanta berrietan oinarrituta Itsasi taldeak atera dituen koreografiak eskainiko dira", azaldu zuen Itsasi elkarteko zuzendaria den Ainara Bidalek.

Azkenik, eta aurtengo Azpeitia Dantzan egitasmoarekin amai-tzeko, nazioarteko emanaldia izango da ikusgai. Albaniako dantza taldeak ekitaldia eskainiko du uztailaren 21ean herriko enparantzan 22.00etatik aurrera. Albaniako taldeak 50 urte daramatza talde profesional bezala eta beren herrialdeko folklorea erakustea du helburu nagusitzat.

Elkartearen baitan bakarlariak, dantza taldea, abeslariak eta orkestra txiki bat daude eta mende erdian zehar 10.000 ikuskizun baino gehiago eskaini dituzte nazioartean.

Luis Alberdiren eskolako dantzariak emanaldi batetan.argazkia: utzitakoa

Dokumentuaren akzioak