Dokumentuaren akzioak
Azken dantza barik, bidekoa
Myriam Perez Cazabon, Larrua proiektua, Martxel Rodriguez, Denis Santacana, Laida Aldaz eta Eneko Gil koreografoek parte hartuko dute 'Atalak 2.0.' programan. Bi asteko sormen egonaldiak egingo dituzte, dantzari talde batekin elkarlanean
Dantzaren Nazioarteko Egunaren biharamunean, «dantzaren profesionalizazioaren» aldeko mezua eta babes argazkia agertu zituen atzo Donostiako Tabakalerak, Atalak 2.0. programaren aurkezpena baliatuta. Atalak 2.0. egitasmoak dantza sorkuntza hartzen du ardatz koreografoentzako sormen egonaldien bidez, eta Fernando Saenz de Ugarte Dantzaz konpainiako zuzendariak dio urterik urtera «sendotuz eta zabalduz» doala. Dantzaz izan da hasieratik programaren bultzatzailea, baina bazkide sareak izandako hazkundea da programak izan duen bilakaeraren erakusle. Iazko seikoari Gasteizko Antzokien Sarea gehitu zaio aurten, eta zazpi dira jada programaren sustatzaileak: Gasteizkoaz gain, Gipuzkoako Dantzagunea, Donostia Kultura, Tabakalera kultura garaikidearen nazioarteko zentroa, Bilboko Azkuna zentroa, Malandain Ballet Biarritz zentro koreografikoa eta Nafarroako Baluarte fundazioa.
Sei izango dira, berriz, aurtengo edizioan parte hartuko duten koreografoak: Myriam Perez Cazabon, Larrua proiektua eta Martxel Rodriguez, aurten; eta, datorren urtean, Denis Santacana, Laida Aldaz eta Eneko Gil. Gutxi-asko, koreografiaren eremuan lehen urratsak egiten ari diren sortzaileak dira denak, eta taldean egingo dute lan programan; bi astez, zortzi-hamabi dantzari izango dituzte haien eskura. Aurreko edizioetan, Dantzaz konpainiako dantzariek hartu dute parte proiektuan, baina handik kanpoko dantzariei ere aukera zabaldu diete aurten. Hori da berrikuntzetako bat, eta kanpo begia deitu duten figura gehitzea izan da beste bat. Dantzaren eremuko zein antzerkigintzako adituek hartuko dute rol hori, eta bilaketan sakontzen laguntzea izango da haien egitekoa.
Bertha Bermudez proiektuaren koordinatzailearen ustez, hori da Atalak 2.0.programaren berezitasun nabarmenetako bat: ez azken emaitza, ezpada bilaketa, prozesua. «Sormen laborategi bat izateak esan nahi du koreografoek dantzariekin kolaboratzen dutela, ideiak trukatzeko, elkarrizketa bat garatzeko... Eta hor ez da sartzen dantza emanaldi itxi batekin ateratzea. Asmoa da espazio bat egonkortzea, zeinetan sortzaileek ideiak bilatu ahal izango dituzten, ikertu, eta begirada ez zuzendu hainbeste azkeneko produkziora».
Bermudezek aukera baliatu zuen, halaber, dantzaren sektorea «bultzatzeko eta hobetzeko» dagoen premiaz ohartarazteko, eta pozik azaldu zen Atalak 2.0.-k horretarako eskaintzen dituen aukerengatik. Programak Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdea hartzen duenez, lurraldeen arteko loturak lantzearen garrantzia nabarmendu zuen.
Azpiegitura baten abantaila
Hiru egonaldi egingo dira urtea bukatu artean, eta beste hiru 2020an. Igaro berri da denetan lehena: Myriam Perez Cazabon apirilaren 8tik 23ra bitartean aritu da Gipuzkoako Dantzagunean lanean. Egunerokoan topatzen dituen mugetatik libre aritu ahal izana eskertu du: «Azpiegitura bat izatea aukera handia izan da niretzat. Normalean, koreografo gisa lanean gabiltzanok behartuta egoten gara gure lanean murrizketak egitera. Nik jende gutxirekin lan egiteko aukera izan dut orain arte; hemen, aukera izan dut hamar dantzarirekin aritzeko, eta bukaerako emaitzaz asko arduratu gabe, prozesuan eta proposamena dantzariengana iristean zentratzeko».
Bermudezen hitzetan, Atalak 2.0. beti ulertu izan dute sormen prozesuak gizartera hurbiltzeko bide gisa. Hala, egonaldi bakoitzaren ondotik eta bazkide sarearen bitartez, erakustaldiak egingo dituzte hainbat herritan. Modu horretan, «topagune» bat sortzen jarraitu nahi dutela azaldu du Saenz de Ugartek: «Hasten ari diren koreografoen, jada ibilbide bat dutenen, dantzarien eta proiektura batu diren eragileen topagune iraunkor bat».

Ondorengo koreografo hauek izango dira Atalak 2.0. programaren edizio berriak jasoko dituen egoiliarrak:
Myriam Perez Cazabon
2019ko apirila. Koreografo lana eta pedagogia uztartzen ditu. 2016an abiatu zuen bere konpainia; Iceberg estreinatzear da orain.
Larrua proiektua
2019ko ekaina. Jordi Vilaseca eta Aritz Lopezek zuzendutako dantza proiektua da; askotariko estilo eta diziplinak gurutzatzen dituzte.
Led Silhouette
2019ko abendua. Martxel Rodriguez eta Jon Lopezen konpainia; mugimenduaren forma eta kontzeptu berriak aztertzen dituzte.
Denis Santacana
2019ko martxoa-apirila. Dantza klasikoa ikasita, 2013tik Compañia de Danzan dabil lanean; dantzari talde handiekin batera aritzen dira.
Laida Aldaz
2020ko ekaina. Askotariko diziplinetako artistekin aritu da lanean, eta bere hainbat proiektu sarituak izan dira nazioartean.
Eneko Gil
2020ko azaroa-abendua. Kukai dantza konpainiako kide da hasieratik. Anakrusa Dantza Teatro Taldea sortu zuen 2013an.