Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Azeri ezteien mitoa

Dokumentuaren akzioak

Azeri ezteien mitoa

Egilea
Ilargi Agirre
Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2010/07/17

Axeri Boda dantza ikuskizunaz gozatzako aukera egongo da gaur Astigarragan, 22:00etan.

Euriak eta eguzkiak bat egiten duten unean, ortzadarra sortzen den momentuan, alegia, azeriek ezteiak ospatzen dituzte. Sineskera hori ez dago Euskal Herrian bakarrik zabalduta, Japonian ere badira horri buruzko aipamenak, baita Eurasiako atsotitz zaharretan ere. Mito horri tiraka sortu du Juan Antonio Urbeltzek Axeri Boda ikuskizuna.

Euskal Herriko azeri dantza ezberdinak hartu ditu oinarritzat horretarako.

Hamabi piezak osatzen dute ekitaldia, eta, tartean, sokadantza, makil dantza, habanerak eta ingurutxo dantza ikusi ahal izango dira. Dantzariak azeri gorri eta azeri beltzetan banatzen dira. Guztira, hirurogei pertsona egongo dira taula gainean batera dantzan, Donostiako Argia taldeko dantzariez gain, Iruñeko Duguna, Elgoibarko Haritz eta Eibarko Kezka taldeetako dantzariek ere parte hartzen baitute emanaldian. Euskal usadiozko jantzi ezberdinen eta argien erabilerei ere garrantzia eman die zuzendariak.

Axeri Boda orain dela bi urte estreinatu zuten Bilboko Arriaga antzokian, eta Astigarragara iritsi da orain. Guztira, ordu eta erdi irauten du Urbeltzen ikuskizunak.

'AXERI BODA'

Non. Astigarragan.

Noiz. Gaur, 22:00etan, Foruen plazan.

Dokumentuaren akzioak