Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka "Axuri Beltza", Mungian dantzan

Dokumentuaren akzioak

"Axuri Beltza", Mungian dantzan

Urbeltzek zuzendutako obra hau 1969an estreinatutakoa berreskuratuko du

Egilea
L. Uria
Komunikabidea
Deia - Noticias de Bizkaia
Tokia
Mungia
Mota
Albistea
Data
2011/01/16
Lotura
Deia - Noticias de Bizkaia

Lana Olalden estreinatuko dute gaur, 19:00etan, eta sarrerak salgai daude jada BBKren bitartez edota Olalde aretoan bertan. "Erakustaldia oso interesgarria da, 77 dantzari eta hainbat musikariekin. Logistika lan handia egin behar izan da", dio egileak. Sarrerak 6 eurotan salduko dira. Obra hau orain dela bi hilabete Bilboko Arriagan aurkeztu ondoren, bigarrenez estreinatuko dute Bizkaian, Mungian. Juan Antonio Urbeltz folklorista eta koreografo nafarrak -bere emazte Marian Arregirekin batera- kasik ahanzturan deuseztatuta zeuden herri dantzen artetik berreskuratu eta birmoldatutako lana izan zen 1969an aurkeztutakoa eta orain berreskuratu egin dutena.

Jaurrietako emakumeen dantza Argiak birsortu zuela 40 urte bete zirela ospatzeko prestatu zuen Argiak Axuri Beltza ikuskizunaren ikuspegi berria, 2009an. 2009ko maiatzean, 40 urte bete ziren Donostiako Victoria Eugenia Antzokian estreinatu zela obra eta horren harira antolatu zuten orain Mungiara helduko den lana. Ideia 2008an Jorge Oteiza eskultorearen ehungarren urtemugaren ospakizunaren harira sortu zen.

Axuri Beltza kantarekin hasiko da gaurko dantzaldia. Baina 1969 lanarekin alderatuz gero, obrak baditu aldaketa batzuk. Orduan erabat berritzaile bihurtu zen. Emakumeak soineko luze beltzak jantzi zituzten taula gainean obra honetan, Nafarroako Pirinio ekialdeko jantzi tradizionalak. Garai hartako euskal dantzaren esparruaren ikuspegi kritiko batetik eredu berri bat sortzeko beharra ikusi zuten Urbeltzek eta Marian Arregik eta horreri ekin zioten.

Axuri Beltza lanaren estreinaldia gertakari soziala izan zen orduan Euskal Herri osoan eta hainbat arlotan izan zen aitzindari ere, aldi berean. Emakumeentzat sortu zen lehenengo dantza hura izango du abiapuntu. Gainera, azken urteotan sartutako lan berriak ere ikusgai izango dira. Esaterako, Irradaka lanarekin amaituko da gaurko emanaldia. Nafarroako kanta zaharra da, ia galdurik zegoena eta berreskuratu egin dutena Urbeltzek eta Arregik.

 

"Axuri Beltza", Mungian dantzan

Dokumentuaren akzioak