Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Axerien Puska Biltzea gaur Sorabillan

Dokumentuaren akzioak

Axerien Puska Biltzea gaur Sorabillan

Herriko gazteak goizeko 8:30ean Kale Nagusitik aterako dira eta Sorabilla auzoan, baserriz baserri, ibiliko dira

Axerien puska-biltzea egingo da gaur Sorabilla auzoan. Goizean goiz herriko Kale Nagusian bilduko dira axeriak, eta handik baserriz baserri, Axeri dantzako hainbat joko dantzatzen eta inauterietako alaitasuna zabaltzen arituko dira goizean zehar.
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Andoain
Mota
Albistea
Data
2014/02/15
Lotura
Diario Vasco

Eguerdi aldera iragarrita dago, Sorabillako plazara iritsiko dela taldea. Han, auzo honetako bizilagunek prestatutako hamaiketakoaz gozatu ahal izango dute. Arratsaldean, berriz, herriko kaleetan emango diote segida festari.

Ohitura berreskuratu da

Iaz berreskuratu zen ohitura zahar hauxe Andoainen, eta bigarren urtez egingo da beraz. Aita Larramendi eta Iztueta idazle eta folkloristek euren idatzietan bildu zutenez, orain mende batzuk atzerago usadio zen inauterietan zehar, baserriz baserri ibiltzea. Eta zenbait idatzitan Axeri-dantza ere lotu izan dute inauteriekin.

Gauzak horrela, axeri dantzako taldeak dantz-jokoak, ziriak eta txantxak baliatuz ihauteriei ongi etorria emango die.

Axerien Puska Biltzea gaur Sorabillan

Iazko Puska Biltzea Leizotz auzoan egin zen.

Dokumentuaren akzioak