Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Axeri dantza berriro itzuli zen Adunako plazara tradizioa berreskuratuz

Dokumentuaren akzioak

Axeri dantza berriro itzuli zen Adunako plazara tradizioa berreskuratuz

Egilea
Nuñez
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Aduna
Mota
Albistea
Data
2005/08/18

Axeri dantza ehun urte baino gehiagoko tradizioa duen dantza bat da. 1974 urte ingurun galtzeko zorian egon zen, baina herriko bi pertsoonei esker berreskuratu zen. Bi pertsona hauek David Zabala eta Faustino Sorondo izan ziren. Bere gaztaroan dantza ezagutu zuten, eta pausuak ongi ezagutzen zituzten. Andoaingo dantza taldearekin hitz egin eta gero, dantza erakutsi zieten, eta hauek era berean, Adunako gazteei erakutsi zieten. Honela, 1979 urtetik aurrera, dantza hau berriro dantzatu izan da gaur egun arte, lau urtez dantzatu gabe egon eta gero, 1974tik 1978ra.



Dantza hau sei zati desberdinek osatzen dute: Ángelus-en agurra, Zortziko paseoa, piztia, herrenka, piztiak eta azkenik, giza dorrea.



Aurten 12 izan ziren Axeri dantza dantzatu zuten gizonak: Ramontxu, Tximista, Xamorro, Txapas, Carlos, Gregorio, Jose Ramon, Angelito, Pello, Azpikota, Ramontxin, Xabi eta Jon. Dantzaldia ikustera gerturatu zen jendearen txalo zaparrada batekin agurtu zituen dantzariak.



Adunan dantza honek duen garantzia dela eta, ekitaldia amaitu ondoren argazkilari talde ugari baten aurrean egon behar izan ziren denbora batez.

Dokumentuaren akzioak