Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aurtzaka taldeak lokal berria izango du bihartik

Dokumentuaren akzioak

Aurtzaka taldeak lokal berria izango du bihartik

Inaugurazio ekitaldia 17:00etan hasiko da Garmendia Otaola kaleko 9 zenbakian

Egilea
U. Barandiaran
Komunikabidea
Goierriko hitza
Tokia
Beasain
Mota
Albistea
Data
2005/11/04

Ekitaldi xume baten bidez emango zaio hasiera irekiera ekitaldiari. Taldeko kide guztiek eta, haur eta helduek parte hartuko dute. «Garai bateko protokoloa berreskuratuz, ezpata eta makilez osatutako zubi erraldoi bat eraikita osatuko da ekitaldia», argitu dute Aurtzakako kideek. Jarraian, aho gozagarri batzuen ondoren, eta Iruña dantza taldeak eta beren fanfarreak lagunduta, plazaraino kalejiran joango dira.Loinazko San Martin plazan, dantza emanaldia eskainiko dute segidan. «Nafarroako dantzak ikusi ahal izango dira, tartean Goierriko soinu zaharra eta erromeria ere izango da», gaineratu dute Aurtzakatik. Aldi berean, gonbitea ere luzatu dute.

Dokumentuaren akzioak