Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aurtengo lehen Maskarada Zihigatik abiatuko da

Dokumentuaren akzioak

Aurtengo lehen Maskarada Zihigatik abiatuko da

Dantza ikusgarria eta "predikua" uztartzen dituen ihauterietako besta da Maskarada. Aurtengo maskaradak, Gamere-Zihigako gazteek emanen dituzte. Orotara hamaika agerraldi eginen dituzte. Lehena otsailaren 10ean, igandean, Zihigan iraganen da eta azkena maiatzaren 5ean Gameren. Xiberoko -eta Euskal Herriko- kultur egutegian beste hitzordu nagusia Pastorala da. 1968an Bakearen Nobel saria irabazi zuen Rene Cassin baionarra izanen da aurtengo pastoraleko protagonista. Soh�ta herriak hartu du ekimen saihestezin hau antolatzeko ardura. 2001ean "Xiberoko Makia" antzeztu zuten jadanik soh�tarrek.
Komunikabidea
Kazeta.info
Mota
Albistea
Data
2013/02/08
Lotura
Kazeta.info

EKEk bere interneteko atarian jasotzen duenez, dantza ikusgarria eta "predikua" uztartzen dituen ihauterietako besta bat da Maskarada. Xiberutarrak bizitzeko kostaldera joatearekin gelditu baldin baziren ere, berriki berriz bizi-bizi hasi dira, tradizioa eta modernismoa nahasten jakin duten tokiko jendeei esker.

Neguminean eta batzuetan ere udaberrian, Euskal Herriak dantzari toki nagusia uzten dioten maskaradak bizirik atxikitzen ditu.

Abendutik martxo arte, iragan urtea eta arima txarrak uxatzeko, hartzaren iratzartzeko, lurraren eta animaleen emankortasuna laguntzeko eta ezkontzen antolatzeko garaia omentzen dute tradizioek... Errito horiek gehienak gizon gazte andana batek lehengoen kontrolpean antolatu besta desberdinetan kausitzen dira.

Xiberoko maskarada ohidura horietan garrantzitsuena eta hobekien zaindua izan dena da ; bi taldez osatzen da:

  • Ongi jantziak diren Gorriak zamalzain famatuarekin (erdi-gizon, erdi-zaldi). Dantza maila ona eskatzen duten dantzak ematen dituztenak;
  • Beltzak basatiagoak dira eta bortitzago eta lizunkiago dantzatzen dute.

Aurtengo maskaraden egutegia
Erran bezala, aurtengo Maskarada Gamere-Zihigako gazteek emanen dute plazarat. Orotara 30-35 gazte juntatu dira. Urte batzuk iragan dira herrian azken maskarada jokatu zutenetik. 2002an izan zen azkenekoa. Azken hilabete hauek buru-belarri eman dituzte Maskarada prestatzen. Mathieu Tauzin gazteak azaldu duenez, Altzaiko plazan egin duten, iragan igandean azken mustraka edo errepika.

Gogoz hartu dutela Maskarada egiteko erronka adierazi du. "Maskarada gozatzeko memetua eskaintzen du, presio pixkar sentitzen da, zure herria ordezkatzen duzulako, eta untsa egitea nahi duzu, baina batez ere jendearekin juntatzeko eta herria biziarazteko parada eskaintzen du Maskaradak", nabarmendu du.

Benoit Tauzin izanen da Buhamia jauna eta Michel Garicoitz Pitxu. Lehen emanaldia otsailaren 10ean Zihigan iraganen da eta azkena maiatzaren 5ean Gameren. Bi emanaldi horien artean, Xiberuko beste bederatzi herritan ibiliko da.

  • Otsailaren 10a, igandea: Zihiga
  • Otsailaren 17a, igandea: Ligi-Atherei
  • Otsailaren 24a, igandea: Arrokiaga
  • Martxoaren 3a, igandea: Atharratze
  • Martxoaren 9a, larunbata: Altzuruku
  • Martxoaren 17a, igandea: Barkoxe
  • Martxoaren 24, igandea: Zalgize
  • Martxoaren 31, igandea: Aloze-Ziboze-Onizegaine
  • Apirilaren 7, igandea: Larraine
  • Apirilaren 14, igandea: Urdi�arbe
  • Apirilaren 21, igandea: Lakarri
  • Apirilaren 28, igandea: Ozaze
  • Maiatzaren 5, igandea: Gamere

Xiberotik landa ere erakutsiko dute Maskarada. Heldu den maiatzean emanaldia eginen dute Hondarribian (Gipuzkoa).

( Xehetasun gehiago: www.dantzan.com eta Xiberoko Maskarada, EKEren dozierra berezian )

Aurtengo Pastorala Soh�tan izanen da eta Rene Cassin du mintzagai
1968an Bakearen Nobel saria irabazi zuen Rene Cassin baionarra izanen da aurtengo pastoraleko protagonista. Sohuta herriak, zehazki Sohutarrak elkarteak, hartuko du hitzordu saihestezin hau antolatzeko ardura. 2001ean "Xiberoko Makia" antzeztu zuten jadanik soh�tarrek.

Jean Louis Davant idazle eta euskaltzain urgazlearen esku gelditu da beste behin antzezlanaren gidoia idazteko ardura. Zazpigarren aldia da Davantek pastorala idazten duela eta, dirudienez, ez da azkena izanen. 2015ean Irurin eta Zalgizen Aita Lhanderi buruz eginen den pastorala idaztea bere gain hartu baitu.

Dokumentuaren akzioak