Dokumentuaren akzioak
Aurten ere Bordondantza, Makildantzak eta Aurreskua dantzatu dituzte emakumeek Beran
80 dantzari baino gehiago aritu ziren San Esteban egunean
Ondotik egin ziren Makildantzetan ere neska-mutiko gehiago aritu ziren, talde nagusian Maddalen Jimenez, Aitziber Esnaola, Ainhoa Larretxea eta Patxi Castillo.
Bordondantza baino lehen, Meza Nagusia izan zen, Berako Abesbatzak kantatua eta gero, plazan, herriko bandera dantzatu zuen Joxe Manuel Portu zinegotziak, Asier Osesek txistua eta Mikel Telletxeak atabala jotzen zuten bitartean.
Bandera Herriko Etxera igo ondotik dantzatu zituzten Bordondantza eta Makildantzak eta ondotik, Amaia Agirre eta Sustrai Colina aritu ziren bertso kantari.
Arratsaldeko Aurreskua (ikusi argazkiak)
Goizeko dantzen ondotik, arratsaldeko Aurreskuaren txanda izan zen. Ezpatadantzariek, neska kapitain baten etxean, Amaia Leizaren etxean berendua hartu eta joan ziren plazara. Amaia Leizarekin batera, Alaitz Aguilar izan zen nesken bertze kapitaina. Mutilei dagokienez, Jon de la Cruz izan zen aitzineskua eta Iñaki Eskudero atzeskua.
Kapitainekin batera, Javier Pikabea eta Ane Berasain, Iñigo Arana eta Ainhoa Larretxea, Patxi Castillo eta Eider Pikabea, Mikel Moreno eta Hegoa Telletxea, Mikel Esneola eta Nahia Fagoaga, Jon Irazoki eta Ainhoa Berasategi, Ibon Erdozain eta Ane Eltzaurdia, Ander Rodriguez eta Leire Barrutia, Mikel Agara eta Elixabet Irazoki eta Mikel Goienetxe eta Maddalen Jimenez aritu ziren arratsaldeko Aurreskuan.
Dantzaldiaren ondotik, Berako Musika bandak ere bere emanaldia eskaini zuen eta aurtengo berrikuntza moduan, duela 45-46 urte arte egiten zen Tanborrada berreskuratu zuten plazan bertan. Peña bakoitzeko bina ordezkarik, bi pieza jo zituzten Totono Errandonearen gidaritzapean. Horietako bat, Juan Colmenerok espreski konposatutako Aupa Bera izan zen.
Bestak azken txanpan
Abuztuaren 4a, asteartea
09:00 Musika Eskolako trikitilari eta panderojoleak Dornakun ibiliko dira, Ezpelur gaiteroak Zalain auzoan eta Irats Taldea Suspelttikin.
10:00 Plater tiroa, ehiza ibilaldia modalitatean. Beratarrentzat. Ondotik, gosaria banatuko da.
Antolatzailea: Berako Ehiza eta Arrantza Elkartea
11:30 Berako igerilekuan haur eta gazteentzat XXVIII. Igeriketa Txapelketa.
Antolatzailea: Gure Txokoa Elkartea
12:30 Erraldoiak eta buruhandiak Ezpelur gaiteroen laguntzarekin ibiliko dira Agerran
13:00 Kukaña, Illekuetan
14:00 Gaztetxe bazkaria Altzateko plazan. Ondotik bertso-saio berezia
17:00 Incansables Txarangak San Jose zahar etxean joko du.
18:00 Pilotari profesionalen arteko partidak Eztegara pilotalekuan. Retegi Bi eta Irusta, Jaka eta Tolosa lehenik eta partida nagusian, Irujo eta Rezusta, Ezkurdia eta Zubietaren kontra.
18:00 Haurrentzako ikuskizuna Altzateko frontoian : Ttikittaka Irratia
19:30 Migattuak Herriko etxea plazan.
21:00 Dantza herrikoiak Ezpelur Gaiteroekin Altza-teko karrikan.
Ondotik Zezensuzkoa aterako da Altzateko karrikan
00:00 Kontzertuak: batu eta Frikun Altzateko plazan. Deskantsuan Enzerrioa
Egun osoan zehar Incansables Txaranga karrikaz karrika ibiliko da.
Abuztuaren 5a, asteazkena
09:00 Musika Eskolako trikitilari eta panderojoleak Suspelan ariko dira, Ezpelur gaiteroak Kaule auzoan eta Irats Taldea Garaitarretan.
11:00-13:30 Puzgarriak Eztegara pilotalekuan
12:00 Erraldoiak eta buruhandiak Altzatetik Herriko etxera, Ezpelur gaiteroak lagunduta. AGURRA Erraldoi eta Buruhandiei Herriko etxea plazan.
13:00 Kukaña, Illekuetan
14:00 Kantu bazkaria Altzateko frontoian
16:00-18:30 Puzgarriak Eztegara pilotalekuan
17:00 Ezpelur gaiteroek San Jose zahar etxean joko dute.
18:00 Kukaña, Illekuetan
19:00 Bera kantari Illekuetatik Mukixura.
19:30 Migattuak Herriko etxea plazan.
21:00 Dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin Al-tzateko karrikan
Ondotik Zezensuzkoa aterako da Altzateko karrikan
23:00 Dantzaldia Trikiteens Altzateko plazan
00:00 GAZTEXTEBAN JAUTSIERA (Gizajoa ni)
Dokumentuaren akzioak