Dokumentuaren akzioak
Aulki bat kultur politiketan
Euskal Kultur Erakundeak bere eragina handitzeko asmoak berretsi ditu 20 urteak betetzearekin
Mikel Erramuzpe EKEko lehendakariak hartu zuen hitza horrek zer erran
nahi duen azaltzeko: «Instituzio eta kultur ahamenak dituzten
kolektibitate guztien kultur politiken moldaketan parte hartuko du
EKEk». Erran nahi baita: «Adibidez, musika hezkuntza. Kontseilu
Nagusiaren ardura da hori. Bada, hemendik aitzina, aulki bat izanen du
hor EKEk. Instituzio batek kultur politika bat landu beharko duelarik,
aholkulari lana bete eta ideiak emanen dikzio EKEk. Kultur elkarte eta
sektore iganarazi diotenaren arabera, erraten ahalko du: 'Hara
zerren beharra dugun'. Orduan, kultur politika publiko horiek
antolatuko direlarik, naturalki, euskal kultura kontutan hartuko dute.
Hasteko, gaur egun baino hobeki».
Lehendakariak argi du horrek lagunduko duela euskal kultura:
«Euskal kultura bereizketatik jalgiaraziko du. Orain arte artista eta
elkarte anitzek arazo honi aurre egin behar dute ardura: 'A! euskal
proiektu bat da, ba, zoaz EKEren ikustera'. Euskal kultura
normaltasunean sartzea da xedea. Ez da arraroa den zerbait, normala
izan behar du».
Horren gauzatzeko langile berri bat hartuko du aurtengo
irailean EKEk. Zehazki zer egin beharko duen gogoetatzen ari dira
partaide guztien artean mementoko. Uztailean zabalduko du lanpostu
berri horren deialdia. Hortaz, Pantxoa Etxegoien, EKEko zuzendariak,
azalpen batzuk ekarri zituen: «Gure helburua politika publikoetan
laguntzaile izatea da euskal kultura gehiago onartua izan dadin, baina
bistan dena ez dugu erabakiko erakunde horientzat. Lagunduko ditugu,
eta ahal bezain bat baliabide iturri izanez». Emeki baina segurki
aitzinatzeko xedearekin, «esperimentazio batekin hastea» erabaki dute,
eta gaia euskal dantza hautatu dute. Bizpahiru hilabete iraunen duen
esperientzia, Iparraldeko Dantzarien Biltzarrarekin partaidetza
hurbilean, eta baita Frantziako dantza zentroaren laguntzarekin ere.
Hogei urte iragan eta gero, hau
EKEk 20 urte beteko ditu aurten, eta biltzar nagusiaz baliatu
ziren horren gogoratzeko. Ez dute beste munduko ospakizunik egiteko
asmorik, baina 20 urte bete eta norabide berri hori gauzatzen
hastearekin EKEk «urrats berri bat gainditu» duela esan zuen
Erramuzpek. Ramuntxo Camblongek eta Erramun Baxok, EKEko lehendakari
izanak, orain arte egin bidea azaldu zuen gaur egungo egoera baikorki
baloratuz. Baxokek gehitu zuen «gero ederra daukala», ez badu «ahanzten
nondik heldu den eta zein diren bere erroak, hau da, elkarteen kultur
dinamismoa».
Frantxua Maitia Akitaniako Eskualdeko Kontseilua eta Max
Brisson Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiaren izenean mintzatu
ziren. Jean Rene Etxegaraiek, EKEri laguntza handia ekartzen dion
euskal kultura sostengatzen duen herrien arteko sindikatuaren
lehendakariak, ondoan zuen Phippe Rey prefetari gogorarazi zion
hizkuntza gutxituen lege babesaren premia. Prefetak ez zion erantzun
horri. Existitzen diren instituzioak biziaraztea dela lehenta- suna
azpimarratu zuen, eta EKEren lanaren balorazio «biziki ona egin» zuen.
Goraipatu zuen behin eta berriz EKEren «profesionalismoa, serioa eta
fidagarritasuna».
Bizkitartean, biltzar nagusia 2009ko kontuen azterketarekin
hasi zuten, aho batez onartua. 685 eurorekin bururatzen du 940.286
eurorekin hasi urtea, hau da, 2.008an baino 98.010 euro gehiago.
Orotara 360 ekintza bultzatu edo lagundu ditu EKEk urte osoan.
Dokumentuaren akzioak