Dokumentuaren akzioak
"Aukeran, nahiago dut dantza tradizionala"
1 Dantza talde bat eta 50 urte, ez da, ez, urteurren makala. Eibar aldean dantzak jarraitzaile asko al du IZENIK GABE..
Dantzak jarraitzaile asko Zenbat da asko Asko dituen edo ez erantzutea
zaila da, baina inoiz ez da aski. Dantza eskolaren ekitaldietan jende
asko biltzen da, haurren gurasoak, aitona-amonak, osaba-izebak
Horrek ez du esan nahi jarraitzaileak direnik. Ea Saria bete dantza 50.
urteurreneko ikuskizunean antzokia betetzen dugun.
2 Taldearen sorrerako kezka horiek gaur egun zertan dira Zaletasuna eta parte-hartzea asko aldatu dira TTIKi ARRAIOTZ.
Garaiak asko aldatu dira eta hasieratik hona taldean aritu den jendea
oso ezberdina da. Gaur egun, talde gaztea daukagu; lanean ari dira
batzuk eta beste asko ikasleak gara. Zaletasun berak batzen gaitu eta,
dantzaren aitzakian, lagun talde polita osatzen dugu.
3 Zer iruditzen zaizkizu Kukai, Aukeran eta halako taldeak JOKIN.
Beste dantza estilo bat egiten dute talde horiek. Ikuskizun bikainak
egiten dituzte eta primerako dantzariak dira benetan, eta lortzen
dituzten emaitzak, ezin hobeak. Ongi iruditzen zait dantza mota hori
ere lantzea, azken finean euskal dantzak beste era batera bizitzeko
aukera ematen dutelako. Hala ere, aukeran, nahiago dut dantza
tradizionala.
4 Dantzan ibiltzeaz gain, txikienei dantza irakasten ere ibiltzen
omen zara. Zelan haurrekin Nahi adina mutil ba al duzue edo futbolak
indar handiagoa dauka IRAKASLE.
Bai, gure entseguak egiteaz gain, dantza eskolan klaseak ematen ditut.
Aurten hamabi urteko neska talde bati ematen diet klasea. Azken
urteetan taldearen kopurua murrizten joan da. Beraz, esan daiteke
mutilen talde gutxi daudela eta gero eta gehiago direla dantza
ingelesagatik, dantza garaikideagatik edo futbolagatik uzten duten
neskak ere. Baina, bai, orokorrean gustatuko litzaigukeen baino mutil
gutxiago dugu taldean.
5 Nola ikusten duzu dantzaren etorkizuna Harrobirik badugu
Galdera hori dantzari bati eta dantzarekin zerikusia ez duen beste
norbaiti egingo nieke. Nik edalontzia erdi beteta ikusten dut, edo
ikusi nahi dut behintzat. Gaur egun dantza eskolan haur kopuru polita
daukagula esan daiteke, baina haurrak, koskortzen joan ahala, dantza
alboratzen joaten dira. Hala ere, azpimarratuko nuke badaudela gure
herriko tradizioarekiko interesa pizten zaien eta ikastaroetara
etortzera animatzen diren gazteak. Azken finean, euskal kulturan
dantzaren presentzia zabala da festetan,
erromerietan; eta askori gustatzen zaie musika entzun eta
fandango eta arin-arin bat dantzatzen jakitea.
6 Euskal Herritik jalgi gabe, hemen dantzaren profesionala izateko modurik badea Zuk zer uste duzu EDORTA.
Nik dantza afizio moduan daukat eta ez dut inoiz pentsatu eguneroko
ogia dantzak emango didanik. Dantzak maila profesionalean nola dagoen
ez dut asko ezagutzen, baina begi bistakoa da dantzatik bizi nahi
izanez gero atzerrira joan behar duzula. Hemen ez dauka beste herrialde
batzuetan duen indar bera. Beraz, Euskal Herrian dantzari profesionala
izatea nahiko ilun ikusten dut. Poztuko nintzateke oker banengo!
7 Uste al duzu gaur egun beharrezkoa dela dantza tradizionala
garaikidearekin nahastea Berritu edo hil esaten dute askok. Kezka
dantza taldean zein oinarri dituzue EUTSI HORRI VILLABONA.
Ez dut uste beharrezkoa denik dantza tradizionala garaikidearekin
nahastea. Nire ustez, dantza tradizionala garai berrietara egokitzea
ondo dago;dantza taldeen blogak, webguneak,
bideoak;,baina horrek ez du esan nahi dantzaren muina
aldatu behar denik. Alderantziz, urratsak, dantzak eta oro har
koreografiak mantentzea da Kezkak egiten duena. Hori, tradizio berriak
sortzearekin uztartuta. Arrateko Amaren Dantzak eta Koko Dantzak dira
azken urteotan dantza taldean sortu ditugun usadio berriak, eta horiek
sortzeko, tradizioa mantentzea da oinarri nagusietako bat. Hala ere,
dantza tradizionala garaikidearekin nahasten duten taldeek egiten
dituzten ikuskizunak asko gustatzen zaizkidala aitortzen dut, baina ez
zait iruditzen dantza taldeak aurrera egiteko beharrezkoa izango duen
zerbait denik dantza mota biak nahastea. Behar duten 3tik 2k dantza da
lehendabizi baztertzen dutena.
8 Nolako emanaldia eskainiko duzue azaroaren 15ean Zuentzat zer esan nahi du 50. urteurrena ospatzeak NESKA.
50 urte erraz esaten da, baina ibilbide luzea da. Kontuan hartu behar
da gaur egun dugun egoerak ez duela zerikusirik hasierakoarekin.
Horregatik, esker hitzak besterik ezin ditugu izan orain mende erdi
dantza taldea sortu zutenentzat. Ospakizun polita izango da datorren
azaroaren 15ekoa. Azken urteetan Kezkarekin elkarlanean aritu diren
hainbat talderekin batera, ikuskizun polita eskainiko dugu Eibarko
Koliseo antzokian, eta berezia izango da. Gainera, urtea hasi zenetik,
Koko Dantzak zirela, Yorkerako bidaia, Euskal Jaia, Dantzari Eguna,
Arrate eguna ez dugu aukerarik izan urteurrena ganoraz ospatzeko.
Beraz, datorren asteburuan izango dugu zita, 19:30ean.
XIZPIAK
Zer izan nahi zenuen txikitan Erretiratua. Zer da zuretzat dantza egitea Ez dut bizitza dantzarik gabe ulertzen. Zer gabe ez zara sekula etxetik ateratzen Orrazirik gabe. Dantzari baten izena ematera ausartuko zinateke Oier Araolaza. Azken urteotan lanean gogor aritu da gure herriko tradizioa biziberritzeko. Musika talde edo bakarlari bat Eibartarra izanda, Su Ta Gar. Eta kantu bat Itsasoari begira. Ikusi duzun azken filma One Flew Over the Cuckoo's Nest Milos Forman, 1975. Irakurri duzun azken liburua On Chesil beach Ian McEwan. Zerk alaitzen dizu eguna Abestiren batek edo... Eta tristatzen Hurrengo egunerako iratzargailua goizean goiz ipintzeak. Gogoan duzun dantza ikuskizunen bat Hnuy illa; uztailean ikusi nuen, Elorrion. Miresten al duzu inor Abel Barriola. Amets bat Esango banu, ez litzateke beteko, ezta .
Dokumentuaren akzioak