Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Astigarragan soka dantza gaur, udaleko alkate eta ohitura zaharrak berrezkuratuz

Dokumentuaren akzioak

Astigarragan soka dantza gaur, udaleko alkate eta ohitura zaharrak berrezkuratuz

Soka dantza egingo du gaur udaletxe aurrean, Udal korporazioak; 17:30etan. Alderdi politikoen arteko tirabirak medio hamabi urtetan bertan behera geratu ostean, Bildu eta EAJ-ko ordezkariek ohitura zaharra berreskuratuko dute herritarren aurrean; dantzari batzuen laguntza izango dute.
Egilea
Irati Sarasua Arabaolaza
Komunikabidea
Hernaniko kronika.net
Mota
Albistea
Data
2012/07/25
Lotura
Hernaniko kronika.net

 

Ohitura zahar bat berreskuratu nahi izan dute aurten, hamabi urteren buruan, Asti­garragako jaietan. Astigar Dan­tza eskolak askotan proposatu izan die Uda­leko hamaika zinegotziei festetan Soka-dantza egitea, eta aurtengoan onartu dute proposamena. Bilduko zazpi zinego­tziek eta EAJko biek eman dute baiezkoa. Dantza Foru Plazan egingo dute, arratsaldeko 17:30etan, eta dantzari batzuen laguntza ere izango dute.

2000 urtean, azkeneko aldiz
1996garren urtean berreskuratu zuten ohitura hau azkenekoz, eta bost bat urte ingurutan egin zuten dantza Udaleko ordezkari gehienek, Santio festetan. Hala ere, bada datuek azaltzen duten detaile bat: Soka-dantza egin den guztietan, ez da inoiz lortu Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek parte hartzea. Euren arteko liskarrak medio gainera, 2000 urte inguruan dantza egiteari utzi zioten. Lehengo kontuak dira ho­riek, eta aurten berriro ere go­gotsu ekingo diotela dirudi. Hori bai, ohiturei men eginez, aurten ere ez dute alderdi guztiek hartuko parte; Hamaika­bateko zinegotziek eman dute ezezkoa.

Urteetan atzera
1996garren urtean, Soka-dan­tza berreskuratzeko, ohitura honen jatorria eta sinbologia zein zen erakutsi zieten astigartarrei Ikerflok taldeko kideek eta Juan Antonio Urbeltz folkloristak. Aurten urte haietako kontuak berrikusi dituzte, eta ondo aztertu ostean lortu dute Udaleko kideek dantza ikasi, eta herritarrei agurra egitea. Hamalau urte horiek atzera egin, eta 1996 urtean kokatuta, Juan Antonio Urbeltz folkloristak idatzitako orriak erabakigarriak izan dira dantza berreskuratzeko. Hala diote testu horiek: «Festa da autobiografia kolektibo bat mar­txan jartzen den unea, eta bide egiten dio protokolo, prozesio, otordu berezi eta zantzu onez eraikitako denbora bati». Urbeltzek dio, dantza honek duen ukitu militarra nabarmena dela, eta herritarren babesa dantzaren erdigunean erakusten dela. Baita ere, gogoratzen du Alkateak ekitaldi publikoetan erakusten duen makila, Udal makila, protagonista dela dantzan. Zinegotziak prozesioan ateratzen dira dantzan, eta eskuan ihi-makil okertu eta korapilatua dute. Honen bidez, erakusten dute ibaier­tzean nagusi ziren lur osasungaitzak Udalaren botere zibilaren esku geratu zirela.

Juan Antonio Urbeltzen definizioa
1996an idatzitako testuan, hala definitu zuen dantza Jose Antonio Urbeltzek: Sokaren metaforarekin beren burua korapilatzen baitzuten udal ordezkariek, beren berekia zuten udal espazioa, hau da, Udaletxeko Enparantza, `korapilatzen´ zutelarik zen dituen dantza. Eta halaz, Soka-dantzan, festaren luzapen protokolarioa izaki, oroimenaren ezaugarri gisa soka dugun bitartean, dantza egitean behin eta berriz `birkorda­tzen´ ari den soka bat izango dugu, irudi eta pentsamenduen korapilatze etengabeaz bere baitara birlotzen dena. Baina bihotza ere bada oroimenaren gordelekua. Horretatik hain zuzen Soka-dan­tza beti izana, euskaldunontzat, lotzen, eta bihotza eta oroimena uztartzen dituen dantza. Festaren beraren errazioa da, oroimenaz dantza egiten eta oroimenaz bizi denekoa. Zorionekoa sentitu behar dute beren dantzak iraunarazten dituzten herri guztiek, urrunean, dantzak gorputza goratzen eta erabateko Oroimen bihurtzen denean, dantza-oroimena baita irauten duen bakarra.

 

Dokumentuaren akzioak