Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Asteon egingo dituzte dantzaren nazioarteko eguneko ekintza batzuk

Dokumentuaren akzioak

Asteon egingo dituzte dantzaren nazioarteko eguneko ekintza batzuk

Markina-Xemeinen zapatuan egingo dute ekintza, eta Lekeition, domekan. Ondarroan datorren asteko zapatuan egingo dute XII. Ondarroako Barra, Dantzartek antolatuta
Egilea
Asier Alkorta
Komunikabidea
Busturialdeko Hitza
Mota
Albistea
Data
2018/04/12
Lotura
Busturialdeko Hitza
Apirilaren 29an da Dantzaren Nazioarteko Eguna. Hori ospatzeko ekintzak asteon hasiko dira; zapatuan Markina-Xemeinen egingo dute, Lekeition, domekan, eta Ondarroan, datorren asteko zapatuan.

Markina-Xemeinen zapatuan 12:00etan hasiko da Dantza Kalean izenburua daukan ikuskizuna, Arkupe aurrean. Horretan Uhagon kulturguneko Ballet eta Dantza Modernoko taldeek eta Zerutxu dantza taldeko txikiek parte hartuko dute.

Lekeition, ostera, domekan ospatuko dute VII. Lekeitioko Dantzaren Eguna; 12:30ean Talan batzeko deia egin dute. Eta eguraldi txarra egingo balu, ekintza frontoian egingo luketela iragarri dute.

Ospakizunek datorren astean ere jarraipena edukiko dute; Ondarroako Dantzartek antolatuta, apirilaren 21ean egingo dute dagoeneko ospe handia daukan XII. Ondarroako Barra eta Dantza Kalean ikuskizuna. 12:30ean Barra Txikia egingo dute, 13:00etan Barra Handia, eta 13:45ean, Dantza Kalean, Itsasaurren.

Ospakizunaren jatorria

Aurtengoa 36. Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Izan ere, egun hori ospatzeko erabakia 1982an hartu zuen Unescok; Jean-Georges Noverre (1727-1810) dantza modernoaren aitzindaria jaiotako eguna aukeratu zuen.

Noverre dantzari eta ballet irakasle frantsesa zen. Prusiako Enrique printzeak gonbidatuta debutatu zuen 1742an, Berlinen, eta 1795ean erretiratu zen arte, ospe handia lortu zuen.

Dantzari legez parte hartzeaz gain, ballet ikuskizun ugari ere sortu zituen.

Dokumentuaren akzioak