Dokumentuaren akzioak
Asteburu honetan maskaradei agur Barkoxen, eta hurrengo astean ongi-etorri Atharratze-Alozen
Hona hemen duzue 2022ko maskaraden egutegia:
Urtarrilak 16, igandea: Atharratze
Urtarrilak 22, larunbata: Pagola
Urtarrilak 29 edo 30 (data zehazteke): Lexantzü
Otsailak 6, igandea: Barkoxe edo Altzürükü
Otsailak 13, igandea: Barkoxe edo Altzürükü
Otsailak 26, larunbata: Santa Grazi
Martxoak 6, igandea: Muskildi
Martxoak 12, larunbata: Idauze
Martxoak 19, larunbata: Ainharbe
Martxoak 26, larunbata: Aloze
Apirilak 10, igandea: Iruri
Apirilak 17, igandea: Gamere-Zihiga
Manexentzako gida
Aritz Ibañez Lusarretak umore handiz kaleratu zuen 2014an Manexaren gida: 10 gomendio Maskaradetan ez galtzeko dekalogoa, Dantzan hedabidean. Hona garatzen dituen hamar puntuak:
1. Onartu dezagun: manexak gara behe laino artean.
2. Gogoratzeko ohar mentala: herri txiki bat da Zuberoa.
3. Ez fidatu mundua onen eta txarren artean banatzeko ohituraz.
4. Urdiñarbe, Larraine edo Santa Grazin, ikusi bezala egin!
5- Ikuskizunari adina erreparatu batzar zeremonialari.
6- Xiberoko eüskara düzü.
7- Ofizioak ezagutu.
8- Godalet-dantza, mito hori.
9- Non eseri ongi pentsatu...
10- Berriz manexlandiara!
Maskaradetako bost ofizioak
Ibañezen gida horretatik, Maskaradetako bost ofizioak ekarri ditugu artikulu honetara. Hauetatik zein ezagutzen dituzu?
- Marexalen ofizioa. Marexalak ferratzaileak dira. Zamalzaina ferratu behar dute. Lehenengo hanka bat ferratzen diote, eta orduan zamaltzaina herrenka ibiliko da. Bi hankak ferratu ondotik, jauzi harrigarriak egingo ditu.
- Khestuen ofizioa. Zikiritzaileak dira kerestuak. Beraien egitekoa zamaltzaina zikiratzea da. Nagusiak morroiari agintzen dio lana, baina honek ez du lortzen, eta beraz, Pitxuri egiten dio enkargua (Hou Pitxu, houuu!!!). Pitxuk kantiniersa harrapatzen du zamaltzaina beharrean, eta burua gonapean sartzerakoan ohartzen da hor ez dagoela zer zikiraturik. Azkenean kerestu morroiak zikiratzen du Zamalzaina.
- Xorrotxen ofizioa. Txorrotxek Jaunaren ezpata zorroztu behar dute. Morroiak ez du jaunaren ezpata zorroztea lortzen. Pitxu kontratatu eta hau saiatzen da, baina alperrik, eta azkenean morroiak egiten du lana, eta nagusiarekin batera kantatuz bukatzen dute ofizioa.
- Buhameen ofizioa. Buhameak Ijito moztaileek dira, hegoaldean "motsailak" moduan ezagutuak, lanbidez zaldien ilea mozten zutenak. Ezpata-dantza bat ematen dute eta Buhame Jaunak bere manhamentiak edo phedikua (hitzaldia) egiten du. Buhame jaunak ijitoen erregetzat du bere burua. Nomadak dira eta mundu osoan bidaiatu ondoren iritsi dira Zuberoara, eta beraz, pasatu dituen lurraldeetan ikusitako kontuak esaten ditu.
- Kauterek ofizioa. Kauterak ijitoak dira baita ere, baina kalderash (kaldereroak) taldekoak. Pertza eta lapiko konpontzaileak beraz. Beraien dantza berezia egiten dute eta Kabana Handiak bere predikua egiten du. Jaunak enkargatzen dien pertza konpontzea, eta hori eginik, ordaineko dirua bota eta dirua hartzeko zalapartan Pitxu hilik suertatzen da. Kabanak bere testamentua irakurtzen du. Bedeziak (medikuak) ebakuntza larria egin eta Pitxu berpizten egiten du.
Dokumentuaren akzioak