Astearte gizen jendetsu batekin eman dute bururatutzat Hartzaro festibala
Otsailaren 2an Hartza esnatu zenetik jenderik ez da falta izan Uztaritzeko karriketan. Herri Soinuren eskutik, Hartzaro festibalak zer ospatua eman du hamabi egunotan. Astearte gizeneko ospakizunekin borobildu zuten ihauteria atzo, otsailak 13.
Uztaritzeko ihauterien 40. aldia eta Hartzaro festibalaren 24. edizioa izan da otsail honetakoa. (Patxi BELTZAIZ)
Astearte gizenarekin bururatu da, otsailaren 13an, Uztaritzeko Hartzaro festibala. Herritarrek hamabi egunez mozorroak jantzirik, negua agurtu eta udaberriari ongi etorria eman diote hartzaren bestarekin. 28. edizio arrakastatsua, tradizioa zaharberritzen dela agerian utzi duena.
Otsailaren 2an abiatu zen bezala agurtu zen atzo, hilak 13, festibala: mozorro, antzerki, musika eta dantza artean iragan da Hartzaro festibala Uztaritzen. 500 artista amatur eta profesional baino gehiagok hartu dute parte, tradizioa eta sorkuntza, transmisioa eta hedapena, karrikako arteak eta ikuskizun eszenikoak bateratuz.
Mozorroak berriz jantzi zituzten atzo 250 bat herritarrek, arratsaldeko 18:00ak pasa desfileari leku egiteko, Maia dantza zein Hartza dantzarekin. Eguna markatzen zuen gertakaria, Zanpantzarren auzia izan zen ondotik Purgo plazan. Azkenik, Kiki Bordatxok alaituriko erromeriarekin borobildu zuten eguna, motibatuenentzat, Batzokian gau pasa egiteko aukerarekin.
500 artista amatur eta profesional baino gehiagok hartu dute parte festibalaren 12 egunotan. (Patxi BELTZAIZ)
Uztaritzeko Hartzaro festibala astearte gizenarekin bururatu da, otsailaren 13an. (Patxi BELTZAIZ)
Desfilearekin abiatu zen azken arratsaldea, Maia dantzarekin lehenik (irudian) eta Hartza dantzarekin ondotik. (Patxi BELTZAIZ)
Belaunaldi orotako herritarrek egin dute bat ihauteri ospakizunean. (Patxi BELTZAIZ)
Zirtzilak dira ihauterien protagonista nagusietako bat. (Patxi BELTZAIZ)
Zanpantzar herrian, eskoltatua, bere prozesua abiatu aitzineko minutuetan. (Patxi BELTZAIZ)
Herri Soinu da festibala antolatzearen arduraduna, beste elkarte eta eragile anitzekin elkarlanean. (Patxi BELTZAIZ)
Herritar gazteenek helduagoen erreleboa hartzen jarraitzen dute, ihaute ospakizun tradizioa biziarazteko. (Patxi BELTZAIZ)
Kantua, musika, dantza eta antzerkia izan dira festibala animatzearen arduradunak. (Patxi BELTZAIZ)
Iluntzearekin iritsi zen Zanpantzarren auziaren tenorea. (Patxi BELTZAIZ)
Tobera, musika eta dantza artean, zanpantzar erre ondoan. (Patxi BELTZAIZ)
Gertakariak umorez berrartzea da ospakizunaren esentzian, hortik Bruno Carriole auzapezaren karikatura. (Patxi BELTZAIZ)
Animalien dantzak ikusmira handia sortzen du beti. (Patxi BELTZAIZ)
500 artista amatur eta profesional baino gehiagok hartu dute parte festibalaren 12 egunotan. (Patxi BELTZAIZ)
Uztaritzeko Hartzaro festibala astearte gizenarekin bururatu da, otsailaren 13an. (Patxi BELTZAIZ)