Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Artearen bidez zientziaren kontzeptuak adierazi

Dokumentuaren akzioak

Artearen bidez zientziaren kontzeptuak adierazi

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2021/02/04
Lotura
Nontzeberri

Carmen Larraz sortzailearen eskutik, eta Atalak 2.0 programaren barruan, gaur, hilak 4, Errenteriako Niessen Auditorioan, Nikola piezaren estreinaldia egingo da. Sorkuntza hori joan den irailetik otsailera bitartean Atalak Sareko Ekoizpen Koreografikoko egoitzan garatzen ari den ikusgarri koreografikoa da.

“Artearen bidez zientziak garatu dituen kontzeptuak nola adierazi behar diren ikertu nahi dut, kontzeptu horiek edertasun handia gordetzen baitute berez, eta bizitzari begiratzen dioguna aberasten baitute” adierazi du Carmen Larrazek.

Carmen Larrazek pertsonaia interesgarri batengan jarri du begia: Nikola Tesla, edo Argiaren aztia. Nikola Tesla pertsona karismatiko eta altruista izan zen, eta irudi bikain bezain poetikoak utzi zituen. Bere figuraren inguruan landutako piezan “elektromagnetismoaren irudi eta ideiak hartu eta koreografia-konposizioetara eramaten ditu, giza harremanen irakurketa desberdinak egiteko”.
Dantzaz-eko dantzariekin lankidetzan aritu da eta oso garrantzitsua izan da esperientzia hori.  Berarekin ere Adriana Pous eta Idoia Zabaleta aritu dira koreografia-laguntza emanez; Hilario Rodeiro musikagileak ere lan ederra egin du. Azkenik, Saioa Matxain jantzi-diseinatzailea izan da eta Alberto Arizaga eta Asier Gomez argiztapen-diseinatzaileak izan dira.

Ibilbide luzeko sortzailea da Carmen Larraz. 2013an, Dínamo Danza konpainia sortu zuen Iruñean, hainbat ikuskizun estreinatzeko eta nazioarteko birak egiteko. Gainera Danzad Danzad Malditos jaialdiaren sortzailea eta zuzendari artistikoa da. 2019tik, Marta Coronado eta Laida Aldazekin batera, La Faktoría Nazioarteko Zentro Koreografikoa sortu zuen. Beti ibili da, dantza garaikidea eta inprobisazioa irakasten.

Dokumentuaren akzioak