Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Arteak badauka zeozer, sendatzen duena, gizakia sano bilakatzen duena»

Dokumentuaren akzioak

«Arteak badauka zeozer, sendatzen duena, gizakia sano bilakatzen duena»

Maitane Azpiroz Loidiren hizkuntza gorputza da. Txikitan dantza klasikoa egin bazuen ere, pixkanaka dantza garaikide eta zirkuaren munduan barneratu da.
Komunikabidea
Naiz Irratia
Mota
Albistea
Data
2023/05/04
Lotura
Naiz Irratia
Audio_placeholder
Maitane Azpiroz elkarrizketatu dugu Bigarren Kafean
Maitane Azpiroz elkarrizketatu dugu Bigarren Kafean (La Trapecionista)

 Maitane Azpiroz Loidiri beti gustatu izan zaio dantza; txikitan etxean aske sentitzen zen dantzan, baina gero «dantza kutsatua» zuela aitortu digu. «Dantzan hasten zarenean txiki-txikitatik eskola batean beste kodigo batzuk sartzen dizkizute, ez da txikitan nere kontu sentitzen nuen askatasuna» esan digu sortzaileak. 

Horrela, «nere bizi grinak betetzeko zeozerren bila ari nintzenean, zirkoa agertu zen eta liluratu egin ninduen» kontatu digu. «Ni zirkoan hasi nintzenean zirkoa formakuntza aldetik oso pobrea zen, orain pixka bat aldatu da». Gainera, Azpirozen ustetan, gaur egun zirkoarentzat «momentu polita da, irekitzen ari da, konpainia eta profesionalak agertzen ari dira».

Zirkuaren baitan berak trapezio eta aereoak egiten ditu batez ere, eta honakoa dio: «Lurreko akrobazioak mirespen asko sortzen dit, hegan egitea bezala da. Zure gorputza, lurra eta listo, eta zapatilak, ez duzu besterik. Ez daukazu beste elementurik, zure gorputza-espazioa eta gaitasunak». Hala ere, trapezioa da bere tresnetakoa, «lurrean atzera botatzeak beldur ematen zidan eta ohartu nintzen beldur hori ez neukala trapezioan; beste beldur batzuk nituela». 

Hainbat konpainiarekin aritu da lan ezberdinak egiten, baina momentu konkretu bat iritsi zen: «Urte asko neramatzan besteentzako edo besteentzat sortzen, ez hain pertsonala den lanak egiten, interprete gisa. Zeozer esateko gogoa sartu zitzaidan, urtetan zeozer jaiotzen ari zen barnean». Horrela pixkanaka Artxipielago lana sortzen hasi zen. 

Lan honen sorkuntzan haurdun geratu eta bi egonaldi egin ondoren berak aurrera jarraitu edo kanpo begirada egin erabaki behar izan zuen, «azken hori erabaki nuen, nire mugekin, eta prozesu potente bat izan da guztiontzat»

Bere ibilbideaz aritu gara Bigarren Kafean. 

Dokumentuaren akzioak