Dokumentuaren akzioak
Arte eszenikoen plaza egonkortua
Durangoko 49. Azoka. Szenatokia
Ikusleen aldetik jasotako erantzun onean oinarrituta, Szenatokiaren aurtengo lanaz balorazio positiboa egin du Ehazek
Ikusleen aldetik izan duen erantzun ona nabarmenduta, oso balorazio positiboa egin du Itziar Elias Ehaze elkarteko koordinatzaileak Szenatokia guneak aurtengo ekitaldian eman duenaz. «Szenatokia egonkortu egin dela uste dut, bere lekua hartu duela Durangoko Azoka den kulturaren plaza honen barruan; eta hori argi ikusi dugu etorri den jendea eskuan egitarau bat duela etorri delako, jakinda zer ikusi nahi zuen, eta ikusi nahi zuen horren aldeko hautua egin duelako aldez aurretik», adierazi du Eliasek.
Laugarren ekitaldia izan du aurtengoa Szenatokiak, arte eszenikoen Durangoko Azokako guneak. San Agustin kulturgunean dago, Landakoko gunetik aski aparte, eta ez da Durangoko Azokaren bisitariek ezustean aurkitzeko moduko gune bat, bertara berariaz joan beharrekoa baino. «Baina jendea oso kontziente da Durangokoa ez dela soilik disko eta liburuen azoka, kulturaren azoka zabal bat baizik, eta kulturaren esparru askotako sortzaileen gunea», Eliasen iritziz. Bide batez, Durangoko Azoka Landakoko gune nagusitik aparte herrian zabaltzen laguntzen du Szenatokiak, Irudieneak bezala.
Szenatokiaren asmo nagusia «arte eszenikoei Durangoko Azokan leiho bat irekitzea» da, Eliasek dioenez, «parada eskainiz hainbat lan ikusteko, eta baita arte eszenikoen inguruan hitz egiteko eta hausnartzeko ere».
Zurrunka antzerki taldeak ikasleentzako prestatutako hiru saiorekin jarri zen abian Szenatokia, ostiralean. Larunbatean, 2014ko obra sarituak aurkeztu ziren: batetik, Lauka konpainiaren Amodioaren ziega, Zubi sariaren irabazlea; bestetik, Mugalariak programaren laguntza jasoko dutenak: Artedramaren Etxekoak, Eliraleren Satie-ka, Dantzaz konpainiaren Txoriak, Rouge Elearen Zuek, eta Itziar Elias eta Izaskun Arandiaren Eskutitzak.
Igandean, zortzi antzerki lanen 30 minutuko laginak ikusteko aukera eskaini zuen antzerki maratoiak San Agustin kulturgunean: Parasite konpainiaren Jadanik hilda, Ixabel Agirresaroberen Emakumeak protagonista, Atx konpainiaren Arren ganbara eta emeen sotoa, Labanaroa konpainiaren Haro modernoak, Taupada konpainiaren Erotik, Aldatzen Laguntzen konpainiaren Amets zirkoa salgai, Mikel Martinez eta Tartean Teatroaren Denboraren korapiloak, eta Joseba Usabiagaren Oroitzapenak. Laginen emanaldietako batzuetan aretoa guztiz beteta egon zen.
Atzo, berriz, Txapelduna-ren estreinaldia eskaini zuen Szenatokiak arratsean. Organik konpainiaren eta Kepa Junkeraren musikariaren elkarlanaren ondorioz sortutako dantza, antzerki eta musika ikuskizuna da Txapelduna. Demaren eta norgehiagokaren giroari begirada ironikoa egiten dio. Eneko Balerdi eta Natalia Monge dira kontzeptuaren sortzaileak, eta Natalia Monge arduratu da zuzendaritza artistikoaz. Eneko Balerdi da oholtza gaineko aktorea eta dantzaria, Kepa Junkera ondoan duela, soinua jotzen. Agertokian ikusten diren bideo sorkuntzez Marc Cano arduratu da.