Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Arte eszenikoen federazioa sortu dute

Dokumentuaren akzioak

Arte eszenikoen federazioa sortu dute

Ipar Euskal Herriko arte eszenikoetako hamazazpi taldek Taula federazioa sortu dute. Sorrera 2017an izan bazen ere, aurkezpen ofiziala eta manifestuaren aurkezpena aste honetan egin dute Baionan. Elkarlana eta ahots bakarrarekin erakundeekin mintzatzea dute xede.
Egilea
Idoia Eraso
Komunikabidea
Naiz
Mota
Albistea
Data
2018/04/27
Lotura
Naiz

Euskal Elkargoaren sorrerarekin bat eginez, lurraldean kokatzen diren hainbat artista, konpainia eta ikuskizun sortzailek elkartzea deliberatu dute baliabideak partekatzeko eta erakundeen aitzinean elkarrekin indarrak bateratzeko. "Kultur politika berrian partaide izan nahi dugu, eta elkarrekin hausnarketa eta eztabaidan parte hartu", dio herenegun aurkeztu zuten manifestuak. Administrazioa aldatzen den heinean horrelako egituraketak "beharrezkoak" direla nabarmendu zuten.

Gaur egun 17 konpainia ditu bere baitan, baina "beste taldeak ere ongi etorriak" direla baieztatu zuen Hecho en Casa konpainiako Herve Estenveteguik, eta gaineratu zuenez, "gomita bat da". Gaur egun Taularen baitan dauden taldeak dira: Bi’Arte, Hecho en Casa, Syrtes, Traversee, Vents et Marees, EliralE, Entre les Gouttes, Fete, Kiribil, La Fabrique Affamee, Le Petit Theatre de Pain, Les Petits Papiers, Mecanica theatre, Mysterieuses Coiffures, Nanoua, Rouge Elea eta Tetes de Mules.

Antzerkia, dantza, zirkua, karrika antzerkia, musika... biltzen dituen federazioak bere jarduerak sustatzeko bitartekoak izanen ditu ikuskizunak, ekintza artistiko eta kulturalak, ekitaldien antolaketa, artisten harrera edota trukaketa kritikoa. Elkarlanean aritzearen onura artistikoak nabarmendu bazituzten ere, "pragmatikoak" ere badirela erantsi zuten, Gara egunkariak kontatu duenez.

Hein horretan, funtsezko lau ardatz finkatu dituzte. Sorkuntzari laguntzea ekonomikoki, lurraldean dauden lau espazioak irekiz eta eskualde, estatu eta mugaz gaindiko eremuetan agerian jarriz. Hedapenaren garapena da bigarren ardatza, non Ipar Euskal Herri osoan zehar programazio bat abiarazi nahi duten, baita atzerriari begira ere. Hirugarren ardatza ekintza kultural eta transmisio proiektuei laguntza eskaintzean datza. Azkenik, sektorearen profesionalizazioa eta egituraketa sustatzea dute helburu.

Proiektuak

Taula 2017ko otsailean sortu zen, eta geroztik ekimen txiki batzuk antolatu dituzte. Hemendik goiti gauzatzen joanen diren proiektuak asko eta anitzak direla azaldu zuen Estenveteguik, besteak beste, Hendaiako Border-line egitasmoa, edo Baiona inguruan hiru konpainiak elkarlanean daramatena.

Guz_taula_federazioa_antzerki_atalante_baiona_imiquelestorena04

Taula federazioan 134 langilek hartzen dute parte, 22 teknikarik, 15 administrazio langilek eta 97 artistek.

Dokumentuaren akzioak