Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Arte eszenikoaren proposamen ugari asteburuari begira

Dokumentuaren akzioak

Arte eszenikoaren proposamen ugari asteburuari begira

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2011/11/04
Lotura
Nontzeberri

Hala, Bilboko Udalak ekoiztutako Mike Brookes eta Rosa Casado artisten Tan sólo un trozo de historia que se repite site-specific egitasmoaren aurkezpena egingo dute gaur. Lan hau, BAD 2011ren barruan estreinatuko da asteburu honetan. Tan sólo un trozo de historia que se repite, Euskaldunako Kaian egiten den ikerketa eszenikorako egitasmoa da, eta bertan, Bilboren azken urteetako historiaren parte bat irudikatzen da. Lan eszeniko horretan parte hartuko dute Euskalduna Ontzioletako zenbait langile ohik.

BAD jaialdiaren barruan ere, gaur, beste proposamen bi ikusteko aukera egongo da. Alde batetik, 21:30ean, La Merced aretoan, Juan Domínguez artistaren Ya llegan los personajes performanceaz gozatu ahalko da eta lehenago, 20:00etan, BBK aretoan, Malpelo taldeak Todos los nombres egingo du.

Igandean ere estreinaldi ederra izango da La Merced aretoan, BADen barruan. Bertan, Tearto taldeak Autoestigma aurkeztuko du, 20:30ean.

Errenteriaraino salto eginda, Tanttaka Teatroak estreinatu berri duen Ipar Haizearen kontra ikuskizuna eskainiko da, Errenteria hiria Kulturgunean  azaroaren 6an, 19:00etan. Eguneroko bizitzan, ba al da mundu birtuala baino mundu seguruagorik desira sekretuentzat? Leo Leike-k Emmi izeneko ezezagun baten mezu bat jaso du huts egite baten ondorioz. Ondo hezia denez, erantzun egiten dio, eta emakumeak, gizona erakargarri egiten zaionez, berriro idazten dio. Hala, pixkanaka, elkarrizketan lotuz doaz, eta halako batean ez da izango atzera egiterik. Denbora-kontua dirudi elkar aurrez aurre ezagutzea, baina ideia horrek sakon urduritzen ditu, eta nahiago dute enkontrua atzeratu. Fernando Bernuesek zuzendua eta Itziar Atienza, Joseba Apaolaza eta Kike Diaz de Radak jokatua da lan hau.

Elorriora joan beharko gara Kukaik interpretatzen duen Sok(2) dantza ikuskizunarekin gozatzeko. Zazpi dantzari eta hiru musikarirentzako pieza koreografikoan, elementu fisiko eta poetiko gisa soka erabiltzen da. Soka barru-barruko lotura gisa erabiltzen da.
Kukai Dantza Konpainiak jatorri tradizionaleko dantza ikuskizunak sortzen ditu. Dantza tradizionaletik abiatuta, Kukaik beste arte jarduerekin, beste dantza estiloekin eta beste pentsamoldeekin elkarlana bultzatzen du. Dantza tradizionaletik abiatuta, ikuskizun garaikideak sortzen ditu.

Durangon eta Zornotzan ere antzerkia izango da astialdiaren ardatz. Zornotza Aretoan, larunbatean, 19.00etan, eta Durangoko San Agustin Kulturgunean, igandean, ordu berean, Claire Ducreux eta Toni Mira artisten En attendant l’inattendu lana ikusi ahalko da.

Dokumentuaren akzioak