Dokumentuaren akzioak
Arrateko Amari dantza berriak eskinduko jakoz etzi
Kezka Dantza taldeko 30 dantzarik, Usartza Udalaren Taldeko txistularixak eta, estreiñaldi honetarako, Eibarko dantzarixekin batera jardungo daben gonbidatu berezi bik parte hartuko dabe estreiñaldixan.
Arrateko Amaren inguruko ospakizunetan musikiak eta dantzak pisu haundixa izan dabe historixan. XX. mendian Arrate egunian egiñ izan diran dantza desbardiñak aztertu dittu Kezka dantza taldiak eta, inguruko beste antzeko hainbat erromerixatan egiten direnekin konparatuta, prestatu da Arraterako errepertorixo barrixa. Arrateko Amaren dantza errepertorixua 5-6 dantzarekin osatu nahi dau Kezka dantza taldiak; horrek dantzok urtero errepikauko dira Arraten, iraillaren 8xan. Aurten lehen bi dantzak aurkeztuko dira: ezpata-dantzia eta makilla txikixen dantzia. Hurrengo urtietan osatzen juango da errepertorixua eta makill-dantzia, brokel-dantzia, arku-dantzia eta zinta-dantziarekin biribilduko da.
Dantzen ezaugarrixak
Euskal dantza tradizionaletan normala danez, kolore zurixa eta apaingarri gorrixak izango dira osagai nagusixak. Baiña ezaugarri berezixa be izango dabe: gona motza. Gona hori praken gaiñian janzten da eta oso tradiziño handiko jantzixa da. Musikia Jose Miguel Laskurain Usartza Udalaren Txistulari Taldeko kidiak prestau dau. Inguruko dantza tradiziñuetako doiñuak, XVI eta XVII. mendietako dantza doiñuak, Eibarkuak eta beste materixal batzuk erabilli dittu prestatzeko.
24 dantzarik osatuko dabe ezpata luziekin jardungo dabenen taldia eta bi eskuko ezpatak erabilliko dittue, 130 zm.ko luzerakuak. Lau dantzarik ezpata txikixekin dantzatuko dabe. Genero bereizketarik gabeko dantza tradizionalak izango dira: gaur egungo gizarteko moduetan oiñarrittutakuak izango dira eta neskak eta mutillak bardin osatuko dabe dantzari taldia, bereizketarik gabe.
Gonbidatu berezixak Iñaki Arregi eta Mikel Sarriegi izango dira eta bixak beste dantzarixekin batera jardungo dabe, bakarlari lanetan. Guztira, 34 dantzarik osatuko dabe Arrateko Amaren dantzarixen taldia, bi, hiru edo lau lerrotan antolatuta.
OIER ARAOLAZA, Kezka dantza taldea: Dantza tradizionalak, baiña XXI. mendekuak dira
- Erromerixa girokua izatiak dantza ez urbanuak eskatzen dittu?
XVIII. mendeko dantzak bardin dantzatzen ziran Donostian izan edo Lizartzan izan. Ezaugarri berezi batzuk bai gorde izan dirala askotan dantza honetan: herrittik mendi alderako tokixetan dantzatzen dira, ermitta edo antzerako zeozer dago, hango ospakizunen barruan dantzatzen dira. Guk kaleratu behar dittugun dantza oso antzerakuak eskindu dira Kursaal eta Anoetaren inauguraziñuetan. Antzeko egittura koreografikuarekin dantzatu izan dira, Corpusarekin lotuta, Donostian bertan.
- Tradiziñua eta XXI. mendia zelan lotzen dira?
Aurrejuzku asko dago horren inguruan eta tradiziñua fotografixa fijua izango balitz moduan ulertzen da askotan. Tradiziñua dinamikua da gaur egun, ezaugarri diakronikuak dittu eta barritzen doia. Gure dantzak borondatez dira XXI. mendekuak, baiña gura barik be halakuak izango ziran.
- Jenero bereizketa bako dantzak izango dira, ezta?
Dantza honek aukera hori emoten zeskuen eta aprobetxau dittugu. Lehen espazio publikua gizonena zan bakarrik eta andrak etxeko zulotik etaratzeko zailttasunak izaten zittuan. Gaur egun hori beste modu batera bizi da eta ez detsagu zertan aspaldikuari eutsi bihar. Dana dala, tradiziñotik datozen dantza batzuetan igoal ezin da halakorik egin, dantzaren oreka apurtu barik. Mutillak eta neskak, danak danetarik egittia... batzuetan ezin da bixen papera bardindu: jeneralian mutillak altuaguak dira eta ikuskizunak dantzarixen arteko orekia bihar dau.
- Jeneruana kenduta, ikuslia barrixa dan zeozerren billa juan bihar da?
Eskinduko doguna guztiz tradizionala da, baiña aldameneko tradiziñuak ikusliarendako barrixak dira: Debako San Rokeko dantza eibartarrondako barrixa da. Berihala hartzeko modukuak izango dira, errazak barneratzeko. Erabilliko dittugun gona motzak txokau egingo detsa bati baiño gehixagori, baiña ez da ikusi ez dittugulako, fijau ez garalako baiño: Oñatiko San Migeletan, Nafarruako Aratustietan... halako gonak eramaten dittue.
-Zuen dantza barrixetan jendiaren demandiari erantzuten detsazue edo zeuok proposatutakua besterik ez da?
Tarte luzian aztertu dogu eta dantza honek aurkeztera bultzatu gaittuena Arrateko Amari detsagun begirunia eta tradiziñuari zintzuak izateko gogua izan da. Demandarik ez da egon, baiña jendiak naturaltasunaz onartuko dabelakuan gagoz. Bentajia izan dogu dantzak moldatzerakuan: erabateko askatasunik barik, baiña geure gusto estetikuekin aukeratu ahal izan dogu. Dantzak markatutako erritmuan ibilli gara, ezer behartu barik. Erantzunaren erresponsabilidadia, dana dala, gaiñian dakagu.
- Zeintzuk izan dira dantza honetako sortzailliak?
Batez be, Urbeltzek eskindu desku dakagun ezagutza eta formaziñua. Erroparen diseiñuak-eta berarenak dira. Urtiak dira dantza munduan buru-belarri sartuta dabillela eta eziñezkua da maisu hobiagorik aurkitzia.
- Omendu be omendu bihar dittuzue dantzari bi, ezta? Hamendik aurrera asmo horrekin jarraittu bihar dozue?
Euskal Herri maillan lan ikaragarrixa egin dabe aurten omenduko dittugunak. Guretako be erreferentzia izan dira eta errekonozimendua zor detsegu. Dantza tradizionalaren mundua apala izan da beti, indibidualki dantzarixok ez gara iñoiz existidu... artista afrikarrekin gertatu dan antzera, beti taldiaren barruan ezkutauta. Horrekin apurtu nahi izan dogu eta, hamendik aurrera be, bide horretatik jarraitzeko asmua daukagu: urtero hiru edo lau dantzari omenduz. Gaiñera, omenaldixa jasotziaz, gaiñera, gurekin egingo dabe dantzan. Hillabetiak egin dittugu eurekin dantzok prestatzen eta lujo bat da guretako. Aldi berian, euren bittartez gure dantzak zabaltzeko aukera be emoten desku.
- Musikia Jose Miguel Laskurain eibartarrak prestatu dau...
Eta sartu gentsagun `enbajadiari´ ondo baiño hobeto erantzunaz. Eibarko tradiziñuetatik, kultura popetik... hartuta, beste soiñeko bat egittia eskatu gentsagun. Oso azkar identifikau da nahi genduanarekin eta, enpresa erraza ez bazan be, sensibilidadia eta sormenerako dohaiak erakutsi dittu. Musikiak lerro bati jarraitzen detsa: hasieran tradizionalagua da, amaierarako gauza berrixenak gordetzen doian neurrixan, konpositoriaren eskua nabarmenago erakutsiz.
- Kezka Dantza Taldian zenbat zagozie dantzan? Zer egoera bizi dau Eibarrek arlo horretan?
30 heldu eta ehun bat ikasle gabiz. Gaur egungo gizartian, dagozen baloriekin eta posibilidadiekin, 15-16 urterekin astian bittan izerdittan gurekin ordu bitan jardutia nahiko mirarixa dala esango neuke. Elgoibarren, konparaziño baterako, Eibarren baiño jende gehixago dago euskal dantzetan sartuta, baiña arraruak hanguak dira... beste herrixetan gu moduan dabiz. Gaiñera, gurian, dantza munduan eskaintza oso zabala dago: klasikua, jazza, neoklasikua, gimnasia erritmikuan be gero eta ballet klasiko gehixago sartzen dabe... Juanita Unzuetarekin, Kiroldegixan, Triskarekin, Casa de Galizian... ofertia ikaragarrixa da.
Gurian oin daka jendiak matrikulatzeko aukeria, hillaren 13an eta 14an, Portaleko 3. pisuan, 19.00etatik 20.00ak arte. Hori bai, 6 urtetik gora izan behar dabe izena emoteko.
Dokumentuaren akzioak